Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

240 euroko isuna, Twitterren errege-erreginak iraintzeagatik

Leporatzen zioten delitua aitortu du Ernest Bru akusatuak, isunaren truke.

Ernest Bru Rodenas akusatuak Espainiako errege-erreginak Twitterren iraindu izana aitortu du, 240 euroko isuna onartzearen truke. Aurrez, akusatua eta Fiskaltza akordio batera heldu dira.

Gaur Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan, 9 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak akusatuarentzat. Dena den, fiskala eta akusatua akordio batera heldu dira eta, beraz, 2 euro ordaindu beharko ditu egunean lau hilabetez, 240 euro guztira.

39 urteko txiolariak honakoa idatzi zuen @Brut666 haren Twittter kontuan 2015eko uztailaren 2an: "Begira, erregea eta erregina madarikatzen ditut, monarkia putakumea, gora ETA. Edo gauza bera dena, ez zarete tontolapikoagoak saiatzen ez zaretelako".

Fiskaltzaren behin-behineko ondorioen arabera, iruzkin horretan Ernest Bruk Espainiako errege-erreginak iraindu zituen. Aipaturiko mezua haren 349 jarraitzaileen artean zabaldu zuen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X