EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agintaldiko 1.000 egunen balantzea egingo du Urkulluk, kritiken erdian

Gobernu Programaren betetze mailaren berri emango du lehendakariak, eguerdian, 200 bat goi-karguk lagunduta, egingo duen agerraldian. Oposizioak aurrekanpainako ekitalditzat jo du deialdia.
MAM-eko argazkia: urkullu_
Eusko Jaurlaritzako 200 bat goi-karguk lagunduta agertuko da Urkullu. EiTB.

Mila egun dira Eusko Jaurlaritzak Gobernu Programa aurkeztu zuela, eta balantzea egingo du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, 12:00etan, Lehendakaritzan. Sailburu eta goi-kargu ia guztiez lagunduta, 200 bat denera, agertuko da.

Gobernu Programaren betetze mailaren berri emango du lehendakariak, eta legealdiaren errepasoa egingo du. Hala nola, Udal Legea nabarmenduko du Urkulluk, bere agintaldiko lorpen nagusienetakoa.

Oposizioaren kritikak

Ikusmin handia piztu du agerraldiak, legealdiko azken urtea izanik, hitzetik hortzera ibili delako azkenaldian hauteskundeak aurreratzeko aukera. Oposizioak aurrekanpainako ekitalditzat jo du deialdia.

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeamaileak hauteskundeak aurreratzeko asmorik duen argitu dezala eskatu dio lehendakariari,

"horrelako agerraldiekin" gizartea "entretenitu" beharrean.

Pastorren iritzian, gaurko ekitaldia  hauteskunde kanpainaren hasiera ofiziala baino ez da. "Kanpaia abiatu nahi badu, herritarrei esan diezaiola hauteskundeak noiz deituko dituen. Hala ez bada, propaganda egiteari utzi eta datozen hilabeteotarako lehentasunak zehaztu ditzala", esan du.

EH Bilduk, bere aldetik, uste du Urkulluren  Gobernuak "huts egin duela" eta helburu nagusiak ez dituela bete. Ekonomia berpiztea, bake-bidean aurrera egitea eta estatus politiko berria lortzea izan ziren Urkulluk jarritako erronkak, Pello Urizar legebiltzarkidearen arabera, eta "horietako bakar batean ere ez dira aurrerapausoak eman".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X