Ogasunak 70.000 euroko isuna ezarri dio Aznarri
Asteazken honetan argitaratutako albiste batean, OKdiario komunikabide digital espainiarrak dio Ogasun Ministerioak 70.403,96 euroko isuna ezarri diola Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiari. Halaber, aipatu komunikabidearen arabera, 199.052,19 euroko likidazio osagarria ordainarazi diote Aznarri; izan ere, 2011 eta 2012ko ekitaldietan balizko hainbat zerga-irregulartasun antzeman zituzten.
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako jarduneko ministroak berretsi du bilera izan zuela Aznarrekin 2015eko udazkenean, baina ez du baieztatu balizko isun hori jarri dioten presidente ohiari, eta, berez, aseguratu du ez zutela zerga-konturik hizpide.
Kazetariekin izandako elkarrizketa informal batean, Montorok ez du baieztatu balizko zigorra, baina esan du Aznarrekin bildu zela, udazkenean; OKdiarioren esanetan, bilera tirabiratsua izan zen.
Ogasun Ministroak, ordea, esan du Aznarrekin egin zuen bilera "ohikoa" izan zela, eta politikaz hitz egin zutela, ez Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren ikuskapenaz; esan ere esan du ikuskapen hori ez litzakeela batere arraroa izango, kontuan izanik herri-altxorraren beharra dela.
Argi utzi du Ogasunak herritar guztiak ikertzeko gaitasuna duela, berdin dio nor den, eta aitortu du jende askorekin biltzen dela, baina inoiz ez duela hitz egiten, inorekin, zerga-kontu pertsonalen gainean.
Gai "zaharra", "adostasunez itxitakoa", Aznarrengandik gertu dauden iturrien arabera
Presidente ohiarengandik gertu dauden hainbat iturrik Eferi azaldu diotenez, OKdiariok argitaratutako informazioa "zaharra" den gai bati buruzkoa da; izan ere, 2013ko zerga-ekitaldian Ogasunak dokumentazio jakin bat eskatu zuen, 2009 eta 2010eko ekitaldien gainekoa. Iturri horiek diote dokumentazioa helarazi zela eta dena itxi zela, "adostasunez".
Bere alderdiaz, Montorok onartu du gauza batzuk ez zaizkiola PPn, baina nabarmendu du berak lanean jarraitzen duela, "kontuak koadratzeko helburuarekin", Ogasun jarduneko ministro.
Soria eta Panamako paperak
Industria ministro Jose Manuel Soriak Panamako paperekiko erlazioaz galdetu diotenean, Montorok adierazi du handietsi dela gai hori; izan ere, gauza bat da atzerriko enpresa batean agertzea, legezkoa eta ez gaitzesgarria, eta oso bestelakoa da zuriketa-auzi batean murgilduta egotea.
Montoro pozik azaldu da; izan ere, paper hauetan agertu diren hainbat lagunek erregularizatuta zuten Ogasunarekiko harremana, dagoeneko, agiriak argitaratu aurretik.
Deitoratu du, hala ere, nola zerrenda argitaratu duten Zerga Administrazioko Estatu Agentziari ezer esan aurretik; jarduneko ministroak azaldu du denbora eman zaiela zerrendan daudenei euren egoera agintariei ezkutatzeko.
Galdetu ere galdetu diote ea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak hartuko duen neurri edo erabakiren bat Mario Conde banku-buru ohiaren aurka; Montorok esan du ez dela administrazio-ekintzarik abiatzerik, kontuan izanik dena dagoela epai-ekimenaren barnean.
enaren barnean. enaren barnean.Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.