Arma sorta bat urtarrilean zigilatu zuela esan du ETAk
“Armen zigilatzearekin eta inbentarioa egiten jarraitzen” duela jakinarazi du ETAk Gara egunkarian. Armagabetze prozesua 2014an hasi zen. Desarmea “bistako arrazoiengatik moteldu” dela azaldu du erakundeak. Gainera, arma sorta garrantzitsu bat urtarrilean “erabat” zigilatu zuela baieztatu du.
Gaur Gara egunkariak argitaratutako 12 orrialdeko testuak otsaileko data du, eta erakundeko “barne komunikazio” bezala aurkeztu dute. Gatazkaren konponbidea adosteko, gobernuekin “zuzenean edo zeharka” harremanetan jartzea ez duela baztertzen azaldu du ETAk.
Poliziaren azken operazioek egindako kaltea onartu du erakundeak. Hala ere, “prozesuarekin aurrera jarraitzeko eta konpromisoak mantentzeko” gai dela azpimarratu du, “2013an hartutako neurriei eta garai aldaketan jasotako babes eta baliabideei esker”. Urte horretan, PPk bertan behera utzi zituen ETAren zuzendaritzarekin Norvegian zituen elkarrizketak.
Iratxe Sorzabal eta David Pla, negoziatzaileak
Iratxe Sorzabal eta David Pla negoziaziorako ordezkariak zirela baieztatu du erakundeak testuan. ETAren ahotan, biak Baigorrin atxilotuta, “egoera baldintzatu” dutela “nabaria” da. Horregatik, “ordezkaritza handitzea” ez du baztertu, “konpromisoei eta zereginei” hobeto eusteko.
Preso, errefuxiatu eta iheslariei dagokienez, gizartean pertsona horien alde egiteko “nolabaiteko ezintasuna” dagoela argudiatu du ETAk. EAJ eta Estatua testuingurua ezker abertzaleko militanteak nahasteko eta kontraesanak areagotzeko aprobetxatzen ari direla salatu du erakundeak.
Bestalde, Amnistia Ta Askatasuna taldeak ETAren babesik ez duela nabarmendu du erakundeak, horren jarrerak ez baitio laguntzen egoerari irtenbide bat ematen. “Zatiketari bidea ematen” ari direla kritikatu du.
Zentzu horretan, presoak askatzeko, babesak bilatzea lehentasuna dela azpimarratu du ETAk, “borrokan hildakoei omenaldirik onena”.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri