Katalunia estatu propioaren 'atarian' uztea hitzeman du Puigdemontek
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak datozen hilabeteetarako Gobernu plana aurkeztu du, eta Katalunia estatu propioaren "atarian" uztea eta murrizketak lehengoratzea hitzeman du.
Generalitateko presidenteak Governaren lehen 100 egunen balorazioa egin du gaur kazetarien aurrean. Puigdemontek onartu duenez, Kataluniako administrazioaren finantzak ahultasun egoeran daude. Ildo horretan, jardunean dagoen Espainiako Gobernua Kataluniarentzat "mehatxua" dela azpimarratu du hartzen dituen erabakiak tarteko.
Gainera, Espainiako Gobernua gogor kritikatu du azpiegitura gaietan hainbat kontu ez betetzegatik eta, era berean, politikaren judizializazioaren alde egitea leporatu dio.
Bestalde, Puigdemontek haren Gobernu plana azaldu du, besteak beste, bere baitan 45 lege dituena. Generalitateko presidenteak salatu duenez, Generalitateak 18 hilabeteko legegintzaldian hartu nahi dituen erabakietan eragina dauka.
Hauek dira Carles Puigdemontek aurkeztutako gobernu planaren hiru ardatzak: "Herrialde justuagoa", "Lan gehiago eta hobea izango duen herrialdea" eta "praktika onen herrialdea".
Puigdemonten eta Rajoyren arteko bilera
Carles Puigdemontek ziurtatu duenez, asteazkenean Mariano Rajoy jarduneko Espainiako gobernuko presidentearekin egingo duen bileran Kataluniako prozesu subiranista azalduko dio. "Ez litzateke ulertuko ni Madrilera joan eta horretaz ez hitz egitea".
Puigdemonten esanetan, biharko bileran ezin da alboratu haren gobernua "Kataluniako parlamentuan gehiengoa duen gobernu independentista" bat denik.
Biharko bilerak lau ardatz jarri nahi ditu mahai gainean: Kataluniaren eta Espainiaren arteko harremana, hiritarren oinarrizko eskubideak, Estatuaren "urraketak" eta politikaren judizializazioa. Dena den, ez du xehetasunik eman nahi izan, Rajoyrekiko adeitasunez.
ko adeitasunez.Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri