Alderdiek ez dute azken orduko akordiorik lortu
Pedro Sanchez PSOEko liderrak baieztatu du ez dagoela beste aukerarik eta Espainian hauteskundeak izango direla berriro. PSOEko liderrak erregeari esan dio ez duela babesa nahikorik presidente izateko, eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia hauteskundeak berriro deitzearen erantzule egin du. Halaber, egotzi dio Iglesiasi "inoiz ez duela nahi izan" sozialistekin ituna adostu. Mariano Rajoy jarduneko presidenteak, aldiz, nabarmendu du koalizio handiaren proposamena "arrazoizkoena" zela, eta esan ere esan du Espainiaren onerako dela ezkerreko gobuernua osatu ez izana.
Sanchezek adierazi dio Felipe VI.ari 131 eserleku dituela (PSOE, Ciudadanos eta Coalicion Canariarenak), eta hori ez dela nahikoa "Rajoy eta Iglesiasen blokeo-blokeari aurre egiteko"; hortaz, aitortu du ezin duela inbestitua izan, eta ez duela inbestitua izan behar.
"Izen-betoak aldaketari gailendu zaizkio, besaulkiek aldaketa blokeatu dute", esan du PSOEko liderrak; Iglesiasi aurpegiratu dio "besaulkiak" nahiago dituela, "ez aldaketa", eta inoiz ez duela nahi izan PSOErekin ituna adostu. "Iglesiasek hobeto bizi ahal du Rajoyrekin nirekin baino", nabarmendu du.
Sanchezek, halaber, esan du erregeak ez duela inbestidura-proposamenik tramitatuko. "Bihotzez" eman dizkio eskerrak Compromiseko bozeramaile Joan Baldoviri eta Monica Oltra aipatu alderdiko liderrari azken orduko euren proposamena; gerora, Sanchezek azpimarratu du sozialistek proposamen horretako 30 neurrietatik 27 onartzen zituela; eta adierazi ere adierazi du 30 neurri horiekin, Ciudadanosekin adostutako berrehun neurriekin batera, "Espainia eraldatu zitekeen".
Dena den, deitoratu duenez, Pablo Iglesiasek ez du inolako aukerarik eman. Sanchezek uste du benetako negoziaziorik ez dela egin, eta Podemosek ez duela benetan "politikei buruz" hitz egin, baizik eta "besaulki eta siglei buruz"; Iglesiasen alderdiak, Sanchezen esanetan, iruzur egin dio aldaketari, alegia, sortu zen arrazoi nagusiari.
Rajoy: Koalizio handia, arrazoizkoena
Jarduneko Gobernuaren presidente Mariano Rajoyk ere esan dio Felipe VI. erregeari ez duela balizko inbestidurarako babes nahikoa, eta berriro defendatu du koalizio handiaren bere proposamena, alegia, PPk, PSOEk eta Ciudadanosek osatutako gobernua, arrazoizkoena eta onena zela Espainiarentzat.
Moncloa Jauregian emandako prentsaurrekoan, erregearekin bilduta egon ostean, Rajoyk nabarmendu du oraindik ere uste duela PP eta PSOEren arteko balizko akordio horrek oinarri eta babes zabalak izango zituela, eta proposamenik onena izango litzatekeela, ?espainiarrentzat eta Espainiarentzat?.
"Espainiaren onerako", ez da ezkerreko gobernurik osatu, esan du Rajoyk, zeinak adierazi du osatzeko aukera txikia zegoela. Jarduneko presidenteak, halaber, esan du PSOEk ez zuela nahi koalizioa gauzatzea, ez beste inork. "Ez zuen ezta hitz egin ere nahi izan", eta hori, sozialistei ohartarazi die, "zuzendu beharko litzateke, etorkizunerako, demokraziaren oinarria da eta".
Compromisen azken orduko proposamena
Bitartean, Compromisek proposatutako valentziar erako gobernua osatzeari PSOEk uko egitea deitoratu du Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak. Podemoseko liderrak deitoratu du nola, "tamalez", PSOEko líder Pedro Sanchezek ezezkoa eman dion Compromisek planteatutako koalizio-gobernuaren proposamenari, alegia, valentziar erako gobernua osatzeari.
Prentsaurrekoan, Felipe VI.arekin izandako elkarrizketaren ostean, Iglesiasek aurpegiratu dio Sanchezi koalizio-gobernu progresistaren aukerari "ezetz" esaten jarraitzea; dena den, aseguratu du laguntzeko prest dagoela, xede izanik PSOEko idazkari nagusiak zuzentzea.
Iglesiasen iritziz, oso zentzuzkoa da Compromisek azken orduan egindako proposamena, Gobernua osatzeko eta hauteskundeak saihesteko; Monica Oltra Valentziako presidenteordeak eman dio proposamen horren berri.
Riveraren iritziz, Compromisen eskaintza ez da arrazoizkoa
Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak adierazi du ez duela merezi ?baloratzea ere? Cormpomisen eskaintza, alegia, Gobernua osatzea sei alderdirekin. Erregearen bilduta zegoela izan du proposamenaren berri, eta ez zaio ?arrazoizkoa? iruditzen.
Ciudadanosek berretsi du batuketa hori egiteko bere alderdia ez dela beharrezkoa, eta kritiko azaldu da akordio horrekin; izan ere, PSOEk eta Ciudadanosek lau hilabete eman dituzte elkarlanean.
PSOEren jarrera
Ezkerreko alderdiek gobernua osatzeko Compromisek aurkeztutako proposamenaren zati handiena onartu du PSOEk, Antonio Hernando Alderdi Sozialistak Kongresuan duen bozeramaileak iragarri duenez; 30 neurrietatik 27, % 90, alegia.
Joan Baldovi Valentziako alderdiaren buruak hauteskunde orokorrak berriro egiteko aukera saihesteko azken orduko eskaintza egin die sozialistei, Podemosi eta bere lurralde taldeei eta IUri. Ia gehienarekin bat egiten duela adierazi du handik gutxira PSOEk.
Hernandoren hitzetan, Compromisen agirian dauden 27 neurriak Ciudadanosekin adostutakoarekin bat datoz.
Sanchez presidente izateko itunak Podemosen, lurralde taldeen, IUren eta Compromisen babesa ez-ezik, Ciudadanosen botoa izan beharko lukeela berriro esan du bozeramaile sozialistak.
?Akordio anitza izan behar duela pentsatzen jarraitzen dugu; bigarren inbestidura batera joatekotan, Sanchezen hautagaitzak babes zabala izatea nahi dugu?, ziurtatu du.
Hiru baldintza
Akordioa bideragarria izateko hiru baldintza jarri ditu ordezkari sozialistak.
Akordioa sinatzen duten alderdiek Estatuko bi aurrekontu orokor babesteko konpromisoa hartu beharko lukete, Gobernuari egonkortasuna emateko.
?Ibilbide ezberdineko independenteekin, baina PSOEren gobernu bat izatea? ere ezinbestekoa litzateke.
Azkenik, Sanchez konfiantza-galde batean ?borondatez? aurkeztuko litzateke 2018ko ekainean.

Joan Baldovi Compromiseko bozeramailea. Argazkia: EFE
'El Pardoko Akordioa'
Gutxieneko akordio bat adosteko, azken orduko proposamena bidali die Compromisek ezkerreko alderdiei. PSOE, Podemos, lurralde taldeak eta Izquierda Unidarekin Gobernua osatzea eta akordioa sei hilabeterik behin berriz atertzea planteatu du Compromisek.
Joan Baldovi Compromiseko bozeramaileak ?El Pardoko Akordioa? izeneko agiria ezkerreko alderdiei bidali die goizean. Era berean, erregeari entregatu dio Zarzuelan egindako bileran.
Hauteskundeak deitu baino lehen ?epe guztiak agortzeko? eskatu dio Baldovik erregeari, ?azken orduko mirari baten zain?.
?Pertsonak erreskatatzeko?, demokrazia ?onbideratzeko?, ustelkeriaren aurka egiteko, ?pertsonentzat? gobernatzeko, ekoizpen eredu berri bat bultzatzeko eta demokrazian sakontzeko 30 neurri jaso ditu testuak.
Compromisen hitzetan, Espainiaren beharrizan demokratiko eta sozialei konponbidea emateko ?lehen pausoa? izan nahi dute neurriek. ?30 neurrien jarraipena egiteko eta Kongresuan publikoki azalpenak emateko konpromisoa? agertu du Compromisek.

Joan Baldovi Compromiseko bozeramailea eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE
Bestalde, ?azken orduko? proposamena ?arretaz? irakurriko duela iragarri du Podemosek. Hala, bere alderdiak mahai gainean jartzen diren proposamen guztiak ?beti? aztertzen dituela azaldu du Rafael Mayoral Podemoseko diputatuak Kongresuko pasilloetan.
Compromisen proposamena ?begi onez? ikusten duela adierazi du Teresa Rodriguez Podemos Andaluziako idazkari nagusiak. ?Posible izatea nahiko nuke?, erantsi du. Hala ere, abenduaren 20tik alderdi moreak PSOEri planteatutako proposamen ?ia bera? dela esan du Ramon Espinar Podemoseko senatariak. ?Jendea erotzeko denbora agortu dela uste dut?, azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk eta Blancok Baionako eta Biarritzeko alkate kargua hartuko dute gaur
Atzo, aldiz, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzulian aukeratutako alkate karguak hartuta, argitzeke dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren.
Aenak bere kudeaketa eredua defendatu du, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioaren aurrean
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.
Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Pradales Sanchezekin bildu da Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa ere aztertuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen laugarren bilera dute gaurkoa Moncloan.
Euskal Herria Bateraren ekitaldia
Lizarratik zuzenean, Aberri Egunaren ospakizun bateratua.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.