EiTBk Nafarroako emisioak berehala abian jartzeko eskatu du
EiTBko Administrazio Kontseiluak astearte honetan egindako ezohiko batzarrean adierazpena onartu du ETBren emisioak Nafarroan etetearen harira. Bertan, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta espainiar Estatuko Gobernuari emisioak eteteagatik eragindako kalte larria konpontzeko eskatu die.
Halaber, EiTBren Administrazio Kontseiluaren bilera berezian, ETBko emisioa Nafarroan berehala abian jartzeko eskatu dute. Hain zuzen ere, maiatzaren 5ean ETBk bere emanaldi digitalak eten zituen EiTBren eta Itelazpiren aurka Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Telekomunikaziorako Estatu Idazkaritzak hasitako zehapen-espedienteek eraginda.
Onartutako adierazpenak aldeko 18 boto jaso ditu eta bi, berriz, aurka.
Administrazio Kontseiluaren adierazpena:
EiTBko Administrazio Kontseiluak, Nafarroan ETBren emisioak eteteko agindua dela eta deitutako ezohiko bileran
ADIERAZI DU
1. EITB Sortzeko Legeak hainbat funtzio esleitzen dizkio erakunde publikoari, besteak beste, euskal kulturaren zabalkuntza, bereziki kontutan izanik euskararen garapena eta sustapena. Hortaz, kanal desberdinen bitartez hizkuntza horretan egiten den eskaintza eman beharra dago bereziki euskararen geografia osatzen duten lurraldeetan, historikoki eta kulturalki Euskal Herria bezala ezagutzen dena.
2. EiTB zerbitzu publikoa den aldetik aurreko paragrafoan aipatzen diren lurralde guztietako herritarrek ikus-entzunezko edukiak euskaraz jasotzeko behin eta berriro egin dituzten eskaera garrantzitsuei erantzuna eman behar die.
3. Europako Kontseiluak babestutako eta Europako legerian jasotako funtsezko printzipio demokratikoen arabera, horretarako sinatutako nazioarteko akordioekin, euskal erakundeei dagokie euskal errealitateari buruzko informazioa jasotzeko herritarrek duten funtsezko eskubidea babestea eta edonon bizi direla ere babes berezi bat garatzea, hizkuntza gutxitu bat duen erkidegoa osatzen duten aldetik, eta EiTB da funtsezko eskubide horiek garatzeko beharrezko erakunde publikoa.
4. Itzaltzeak ETB euskararen normalizaziorako, euskal kulturaren hedapenerako eta hurbiltasunetik eta zerbitzu publiko batetik informazioa jasotzeko zein iritzia emateko balio duen komunikabide hurbil gisa libreki aukeratzeko oinarrizko eskubidea urratzen du.
5. Alderdi horiek guztiak elkarlanaren nahiz elkarrekikotasunaren bitartez garatu behar dira, Euskadiko eta Nafarroako Erkidegoen artean indarrean zegoen aurreko, 2009ko, hitzarmenaren arabera garatu diren gisara, baita gaur, 2016ko maiatzaren 10ean, sinatu denaren arabera.
Adierazitako guztiagatik,
EiTBko Administrazio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta espainiar Estatuko Gobernuari eragindako kalte larria konpontzeko eta Nafarroako ikusleek duten interes orokorra aintzat hartzeko eskatzen die; horrenbestez, batetik emisioei berehala berriro ekiteko premiatzen die, hasieran behin-behinean, Nafarroako Gobernuaren espektro irrati-elektrikoaren bitartez, eta bestetik ofizialtzeko, ahalik eta azkarren, dagokion babes legalarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.