Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak babestu egin du De Prada epailea bi auzitatik kentzea

Ministerio Publikoak "inpartzialtasun falta" egotzi dio torturaren erabilera sistematikoa izan dela salatu zuen epaileari.
Auzitegi Nazionala. EiTB
Auzitegi Nazionala. EiTB

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak babestu egin du Ricardo de Prada epailea EHAK-ANVri eta Miguen Angel Ruiz de Langarica UPNko zinegotzi ohiaren hilketa saiakerari buruzko auzietatik kentzea, "inpartzialtasun falta" egotzita.

Izan ere, apirilaren 14an Tolosan eskainitako hitzaldi batean, atxilotuen aurka torturaren erabilera sistematikoa izan dela eta terrorismoarekin lotuta ez zeudenei terrorismo delituak egotzi izan dizkietela salatu zuen epaileak.

Epailearen kontrako errefusatzeak Terrorismoaren Biktimen elkarteak, Dignidad y Justicia taldeak eta UPNko hautetsi ohiak berak jarri zuten eta Auzitegi Nazionalak onartu egin ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X