ezker abertzaleak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

32 urteren ostean, Frantzian sartzeko debekua kendu egin diote Otegiri

Hain zuzen ere, 1984ko urtarrilaren 9an debekatu zioten Otegiri Frantzian sartzea.
Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia. EiTB
Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia. EiTB

Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigai eta Sortuko idazkari nagusiak debekatuta izan du Frantzian sartzea azken 32 urteetan, baina Bernard Cazene Barne ministroak neurri hori bertan behera uztea agindu du orain, Pirinio Atlantikoetako prefekturak jakinarazi duenez.

Agindua ekainaren 15ean sinatu zuen Cazeneuvek, eta, horren ondorioz, Otegi Frantziako Estatuan sartu eta irten ahalko da hemendik aurrera.

Hain zuzen ere, 1984ko urtarrilaren 9an debekatu zioten Otegiri Frantzian sartzea.

Buruzagi abertzalea zenbaitetan izan da Ipar Euskal Herrian espetxetik atera zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X