Fiskaltzak prebarikazioa eta desobedientzia egotzi dizkio Forcadelli
Kataluniako Fiskaltza Nagusiak Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen kontrako kereila formala aurkeztu du, desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzita. Haren esanetan, Prozesu Eratzailearen Batzordeak aurkeztutako ondorioak Parlamentuan bozkatzea ahalbidetzerakoan egin ei zituen delitu horiek, Auzitegi Konstituzionalaren ohartarazpenei jaramonik egin gabe.
Jose María Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiak Kataluniako Justizia Auzitegi nagusian Kataluniako Parlamentuko presidentearen aurkako kereila formala aurkeztu du, eta eta "ordenamendu juridikoaren" kontrako akordioak onartzeagatik ikertu gisa deklaratu dezala eskatu du. Are gehiago, Espainiako Konstituzioa dinamitatzea ere leporatu dio. Gainera, bere "helburu sezesionista" abian jartzeko Kataluniako Parlamentuko araudia "modu bidegabean" erabiltzea ere aurpegiratu dio.
Kereila formala jasotakoan, Kataluniako Auzitegi Nagusiak gaur iragarri du datozen egunetan erabakiko duela kereila tramitera onartu ala ez.
Kataluniako prozesu eratzailea bultzatzea defendatzen zuen testua onartu zuen Parlamentuko osoko bilkurak uztailaren 27an, Junts pel Si eta CUPen babesarekin, nahiz eta testuak Konstituzioa urratzen zuela ohartarazi Auzitegi Konstituzionalak. Are gehiago, dokumentuaren bozketa eragozteko eskatu zien Auzitegi Konstituzionalak parlamentariei eta Parlamentuko Mahaiko kideei.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri