Errenta Bermatua onartu dute Nafarroan, oposizioaren aurkako botoekin
Foru Parlamentuak Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen Foru Legea onartu du gaur, osteguna, egindako Osoko Bilkuran. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Nafarroak eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta UPNk, PSNk eta PPNk aurkako botoa eman dute.
Nafarroako Parlamentutik ohar baten bidez zabaldu duenez, legearen xedea pertsonak gizarteratu eta laneratu daitezen sustatzea da, prozesu pertsonalizatuen bidez, eta errenta bermatua eskuratzeko modua arautzea. Errenta hori oinarrizko prestazio ekonomikoa da, aldizkakoa, oinarrizko beharrak asetzen ez dituzten pertsonei zuzendua.
Prestazio berri horrek gaur egungo gizarteratze-errenta (RIS delakoa) ordeztuko du, eta hurrengo bi urteetan 18,8 milioiko inbertsio gehigarria jasoko du.
Diru kopuru horiekin, gaur egun, 25.000 pertsona inguruk, hau da, gizarteratze-errentaren jasotzaileen % 80k, jasotzen dituzten estaldura eta zenbatekoak hobetu nahi dira. Aldiz, beste 5.000 lagun inguruk, hau da,% 20k, prestazioa murriztuta izango lukete: hileko 655,20 eurotik 600 eurora jaitsita.
Gainera, 2.800 pertsona gehiago errenta bermatua jasotzen hasteko aukera izango dute, egin diren aldaketei esker: prestazioa 65 urtetik gorako pertsonei hedatu zaie; laguntza hori jaso ahal izateko legezko bizileku-baimena edukitzearen baldintza kendu da; adingabeak, mendekotasuna duten pertsonak edota % 65etik gorako gaitasun murriztua duten pertsonak dituzten familia-unitateek errenta bermatua eskuratu ahal izango dute, Nafarroan bizitzen gutxienez urtebete badaramate; eta errenta bermatua 36 hilabetetik gora luzatu ahal izango da, baldin eta premia-egoerak bere horretan irauten badu.
Horren guztiaren helburua da "muturreko pobreziaren aurka borrokatzea, Nafarroako gizarte osoaren kohesioa hobetzea, eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzea; horrez gain, emakumeek jaso ditzaketen prestazioak kontuan izanik, genero-berdintasunerantz aurrera egitea ekarriko du honek".
Diru-sarrera eta ondare nahikoak ez dituzten pertsonek jaso ahal izango dute prestazio berri hori. Gainera, lan-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, administrazio-egoera irregularrean daudenek izan ezik.
Horrez gain, frogatu beharko dute benetako bizilekua Nafarroan dutela gutxienez bi urte lehenagotik, edo, adingabeak, mendekotasuna duten pertsonak edota% 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonak dituen familia-unitatea izanez gero, urtebete lehenagotik.
Berrikuntza gisa, ez da beharrezkoa izango Espainiako legezko bizileku-baimena edukitzea. Gaur egun, gizarteratze-errenta jaso ahal izateko, egoera irregularrean dauden pertsonek 16 urtetik beherako seme-alabak eduki behar dituzte edo legezko bizileku-baimena galdua izan behar dute lanik gabe gelditu ondoren.
Beste betekizun bat adina da: 18 urtetik aurrera izanen da. 18 eta 24 urte bitarteko pertsona bat buru duten familia-unitateek, ordea, beren jatorrizko familiarengandik independente bizi behar dute bi urte lehenagotik, gutxienez, eta urtebeteko kotizazioa izan behar dute Gizarte Segurantzan.
65 urte baino gehiago dituzten eskatzaileek, ezarritako betekizunak betetzen badituzte eta erretiroagatik kotizazio gabeko pentsioa jasotzen badute, zerga-kenkaria edukiko dute, eta horrenbestez, errenta bermatua jasotzen duten gainerako familia-unitateek adina eskuratuko dute. Hori hileroko ordainketa aurreratuaren bidez gauzatu ahalko da.
Arau orokor gisa, familia-unitatea izango da errenta bermatuaren jasotzailea, eta prestazio bakarra egokituko zaio, baina, salbuespenez, bi prestazio jaso ahal izango dira, unitate berean familia-erro bat baino gehiago daudenean eta haietako batean adingabeak, mendekotasuna duten pertsonak edo % 65etik gorako gaitasun murriztua duten pertsonak daudenean.
Osoko Bilkuran egindako eztabaidan in voce zuzenketa bat onetsi da, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek sinatua, familia-unitatearen eta familia-erroaren kontzeptuak zehazten dituena. UPN, PSN eta PPNk aurka bozkatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.