Ministroek karguen zina egin dute Felipe VI.aren aurrean
Mariano Rajoyren Gobernu berriko hamahiru ministroek zortzi gizonezko eta bost emakumezko) karguen zina egin dute gaur goizean, Zarzuela jauregian, Felipe VI.a erregearen aurrean. PPko buruak gobernuburu gisa bere kargua hartu eta lau egun igaro ostean bete dute eginbide hori.
Rajoy presidenteak atzo hautatu zituen gobernukide berriak audientzia-aretoan bertaratu dira erregearen aurrean karguen zina egitera. Modu horretan, bukaera eman zaio 320 egun iraun duen jarduneko Gobernuari.
Ministroetako bik promesaren formula erabili dute, zinarenaren ordez. Horixe izan da Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak eta Dolores de Cospedal Defentsa ministroak egin duten hautua.
Ekitaldian izan den beste berritasunetako bat erregeak ministroei eskua eman diela eta zoriondu egin dituela izan da. Hori egin ahal izateko, protokolo tradizionalean aldaketak egin dituzte.
Behin karguen zina eginda, gobernukide guztiak Moncloara joan dira lehendabiziko Ministro Bilera egitera; ondoren, ministroek euren karguez jabetuko dira.
Rajoyk hitz egitea eta itun asko egitea eskatu die Gobernu berriko ministroei
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak hitz egin, elkarrizketak izan, itunak egin eta adostasunak lortzearen garrantzia azpimarratu die Gobernu berriko ministroei, hasi berri den legegintzaldian akordioak lortzeko eta ekonomiak eta enpleguak gora egin dezaten.
Ministroen Kontseiluaren lehen bilera aurkezpen kutsukoa izan da eta bertan bildutakoek ez dute erabakirik hartu.
Bilera amaitutakoan, Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro ere badenak lehendabiziko prentsaurrekoa eskaini du Gobernuko bozeramaile gisa, Soraya Saenz de Santamariaren tokia hartuz.
Mendez de Vigok azaldu duenez, Rajoyk eskerrak eman dizkie ministro berriei Gobernu berriko kide izatea onartzeagatik.
onartzeagatik.Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri