Armagabetzean parte hartzeko deia egingo dute 'bakearen artisauek'
'Bakearen artisauek', bake prozesuan laguntzeko prest agertu diren Iparraldeko gizarte eragileek, ETAren armagabetzea babestuko duten 'pertsona ezagunek' armagabetzearen egunean parte hartzeko deia egingo dute gaur, martxoak 23, Europa Press albiste agentziak prozesua gertutik ezagutzen duten iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
Txetx Etcheverryk, 'bakearen artisau' horietako batek, Le Monde egunkariari ostiralean esan zionez, apirilaren 8rako "erabat" armagabetuta egongo da ETA. Ekitaldi berezia iragarri zuen Etcheverryk egun horretarako, eta prozesuan "gizarte zibileko" ehunka lagunek parte hartuko dutela aurreratu zuen.
Horren ildoan, agerraldia deitu dute gaurko Baionan. Ekimenaren sustatzaileek argitu dutenez, ez dute apirilaren 8ko ekitaldiaren datu gehiago eskainiko, baina 'pertsona ezagunek" armagabetzearen egunean parte hartzeko deia egingo diete herritarrei.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri