Nafarroako Parlamentuak armagabetzeari buruzko adierazpena onartu du
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ETAren armagabetzeari buruzko adierazpen instituzionala onartu dute gaur goizean. Dokumentuan zehaztutakoaren arabera, beharrezkoa da ETA lehenbailehen armagabetzea, "alde bakarreko ekitaldi oso, behin-betiko eta egiaztatu batean".
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Izquierda-Ezkerra alderdiek dokumentua babestu dute; UPNk eta PPk, berriz, aurka bozkatu dute.
Bost gai bildu dituzte testuan. Lehenik eta behin, ETA lehenbailehen armagabetu behar dela berretsi du Foru Parlamentuak, "alde bakarreko ekitaldi oso, behin-betiko eta egiaztatu batean", "aspalditik herritarrak eskatzen ari diren moduan".
Horrez gain, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak "prozesua burutzeko lanean jarrai dezan" babestu du Foru Ganberak.
Ondoren, zehaztu dutenez, "Nafarroako Parlamentuari onuragarria iruditzen zaio pertsonek eta gizarte zibilak parte hartzea, xedea erdiesten laguntzeko".
Bestalde, ETAren behin-betiko armagabetzea lege eta segurtasun bermez egitea erraztuko duten kudeaketa eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
Azkenik, Espainiako eta Frantziako Gobernuei laguntzeko die egin diete sinatzaileek, "armagabetzea burutzeko".
Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentearen iritziz, adierazpen honekin armagabetzea babestu dute, gizartearen gehiengoaren nahia delako. "50 urtez indarkeria eta askatasun falta egon da, eta halako une historikoan, eredua eman behar zaie herritarrei, eta aho batez onartu beharko litzateke".
"Azken unera arte UPN eta PPNrekin adostasuna lortzen saiatu den arren, ezinezkoa" izan dela nabarmendu du Aznarezek.
zek.Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri