Fernandez:'ETA armagabetzeko prozesua ez da larunbatean amaituko'
Memoria duen bizikidetza ordenaturako osagaiak bildu nahi izan dituen plana aurkeztu du gaur Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. Lau urterako proiektu integral modura aurkeztu du plana, "ETAren indarkeriaren amaieraren agendari bai bizikidetzaren aldeko erronka berriei erantzuten diena".
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017-2020 planaren aurkezpenean, Baionan datorren larunbatean egingo den armagabetze ekitaldiaren inguruan ez du adierazpenik egin nahi izan Fernandezek. Jaurlaritzak, "orain arte bezala, diskrezioz" lan egingo duela esan du, zehaztasunetan sartu gabe. Dena dela, Gasteizko Gobernuak argi du ETA armagabetzeko prozesua ez dela larunbatean amaituko. "Egiaztatze prozesua ez da larunbat honetan amaituko. Ondoren jarraitu beharreko lana izango da", esan du Fernandezek. Gaur aurkeztu duten planean Jaurlaritzak marraztutako aurrera begirako jarraibideak jasota daudela esan du.
"ETAren berehalako armagabetzea bada indarkeriaren amaiera ordenatua lortzeko ezinbesteko giltzarria, plan honen asmoa da beharrezko giltzarri guztiak biltzea bizikidetza normalizatu eta memoriadun bat finkatzeko, aurretik egindako lanari jarraitasuna emanez", esan du Jaurlaritzak.
Gizartearen elkar hartzea da plan honen helburu estrategikoa. "Gizarte demokratiko baten balio gorena adierazten du: bizikidetza adostua lortzea. Gizartearen elkar hartzea adostasunean oinarritzen da, giza eskubideen eta euskarritzat duten giza duintasunaren balio gorenaren inguruan. Memoriari eusten dion bizikidetzari egiten dio aipamen, itxi gabe dagoen iraganeko agendari begiratzen dionean, baita bizikidetza solidarioari ere, sortzen ari diren erronkei begiratzen dienean", gaineratu du.
Biktimei zor zaien aitortzaz gain, haien parte-hartzea ere indartzen duten politikak sustatuko dituztela esan du Fernandezek.
Bestalde, espetxe politikaren inguruko proposamena aurkeztuko dute datozen hilabeteetan, presoen hurbiltzea eta espetxeen eskumena EAEren esku uztea aurreikusten duena. Alor horretan planak jasotzen duen proposamen zehatza baino, lortu nahi den kontsentsua garrantzitsuagoa dela uste du Bizikidetzarako Idazkari Nagusiak.
zkari Nagusiak.Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri