Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Hezkuntza kontseilari berriak Mendozaren bidea jarraituko du

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaile ere badenak Jose Luis Mendoza ordezkatuko du Hezkuntza kontseilari karguan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Maria Solana, Nafarroako Hezkuntza kontseilari berria

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak Hezkuntza kontseilari kargua hartu du gaur eta Jose Luis Mendoza ordezkatuko du. Kargu hartze ekitaldian adierazi duenez, lantaldeak mantenduko ditu eta Mendozak zabaldutako bidea jarraituko du.

Nafarroako Jauregian egindako ekitaldian, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Gobernuko kide guztiak izan dira, baita atzo dimisioa eman zuen Jose Luis Mendoza ere. Kargua hartzeko zinaren formula erabili du eta euskaraz zein gazteleraz egin du.

Ekitaldiaren hasieran Uxue Barkosek azaldu duenez, lantaldeak osatzea lan "nekeza" da, baina bere inguruan lan egiten dutenak aintzat hartuta pertsona "pribilegiatua" sentitzen da.

Barkosek eskerrak eman dizkio Mendoza kontseilari ohiari Nafarroako Gobernuaren eta gizarte osoaren izenean eta Maria Solana Hezkuntza kontseilari berriari ongietorria eman dio. Solanak Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntzako kontseilari karguak uztartuko ditu.

ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X