Gaixo larri dauden presoak libre uztea aldarrikatu du Sarek
Sare Herritarrak gaixo larri dauden presoak aske uztea eta espetxe politika "bizikidetzaren zerbitzura" jartzea aldarrikatu du gaur goizean Gasteizen egindako agerraldian.
Kolektiboa pozik agertu da minbiziz gaixo dagoen Oier Gomez presoaren zigorra eta bere gain zituen hiru euroaginduak bertan behera utzi dituztelako. Frantzian dago preso gasteiztarra, 2011n jendarmeen aurkako tiroketa batengatik kondenatuta.
Sarek nabarmendu duenez, presoen eskubideen alde lan egiten dutenen "presio sozialari eta konpromisoari" esker lortu dute Oier Gomez betetzen ari zen zigorra bertan behera uztea.
Hala eta guztiz ere, gogoratu dute Oier Gomezen "antzeko egoeran" dauden preso gehiago badaudela; hortaz, gaixo larri dauden preso guztiak aske geratu arte borrokan jarraituko dutela berretsi dute.
Espetxe politikak "bizikidetzaren" zerbitzura egon behar duela azpimarratu du kolektiboak, presoei ezartzen zaien dispertsio politika amaitzea eskatzeaz gain. Bestalde, "zigorra erabat bete duten presoak aske uztea" ahalbidetzen duen legedia betetzea defendatu du.
Azkenik, maiatzaren 6an presoen eskubideen alde Gasteizen antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia egin du Sare Herritarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri