Bisita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo de la Serna Bilboko alkatearekin batzartuko da gaur

Sustapen ministroa, gainera, Euskal Enpresarien Elkartearekin ere bilduko da Getxon.
Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroa. Argazkia: EFE
Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroa. Argazkia: EFE

Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroa Bilbon izango da astelehen honetan, eta bi hitzordu garrantzitsu izango ditu: batetik, euskal enpresariekin; bestetik, Bilboko alkatearekin.

Euskal Enpresarien Elkartearen kideekin 14:00etan bilduko da, Abrako Itsas Klubean, Getxon. Haiekin bazkaldu ostean, De la Sernak adierazpenak egingo ditu komunikabideen aurrean.

Geroago, Bilboko Udaletxera joko du, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin batzartuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X