Baietzak irabaziko luke U-1eko Kataluniako galdeketan, % 62,4ko babesarekin
Nahiz eta katalanen ia % 50 independentziaren kontra azaldu, horietako batzuk ez dira urriaren 1erako deituta dagoen galdeketan bozkatzera joango, eta, horrenbestez, egun horretan independentziaren aldeko hautua nagusituko da, % 62,4ko babesarekin. Ezezko iritzia, berriz, % 37,6k emango dute, eta parte hartzea % 67,5ekoa izango da, Generalitateko Iritzi Ikerketa Zentroak (Centre d’Estudis d’Opinió, CEO) gaur goizean egindako iragarpena betez gero.
"Baietzaren aldeko blokea mobilizatuta dago eta 'bai' botatzeko prest aurrean hautetsontzi bat jartzen badiote. Ezezkoa defendatzen dutenak, berriz, bananduta daude. Zati bat prest dago bozkatzeko, baina beste zatia ez ordea", adierazi du Jordi Argelaguet CEOko zuzendariak.
Alabaina, Carles Puigdemontek urriaren 1erako deitu duen galdeketa egiteko hiru hilabete baino gutxiago geratzen direnean, inkesta berak dio katalanen % 49,4k Kataluniaren independentziaren aurka daudela, eta, % 41,1, ordea, alde. % 7,8k ez du iritzirik zehaztuta eta % 1,7k ez du erantzunik eman. Aitzitik, nahiz eta hori horrela izan, ezetzak porrota jasoko du, aukera horren aldekoen zati batek ez baitu galdeketa horretan sinesten eta ez du bertan parte hartuko.
Aipatu inkestaren emaitzen zerrenda historikoaren arabera, independentziaren aldekoek 2016ko ekainean jo zuten goia. Orduko hartan, % 47,7k Estatu katalan bat nahi zuten; aldiz, % 42,4 aukera horren aurka zegoen. Ordutik aurrera baietzaren aldekoek beherantz egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.