Kantabrian preso
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rafa Diez abuztuaren 17an aterako da kartzelatik

Bateragune auziagatik preso jarraitzen duen bakarra da LABeko idazkari nagusi ohia.
Rafa Diez Usabiaga. EFE
Diez Usabiaga, artxiboko argazki batean. EFE

Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohia abuztuaren 17an geratuko da libre, aurreikusitakoa baino egun bat lehenago (hilaren 18rako espero zen irtetzea). Bateragune auziagatik preso jarraitzen duen zigortu bakarra da Diez.

Data berria Naike semeak iragarri du, Twitter bidez:

 

 

Duesoko kartzelan (Santoña, Kantabria) dago preso Diez Usabiaga, Auzitegi Nazionalak Bateragune auziagatik ezarritako sei urte eta erdiko zigorra betetzen.  Auzi horrengatik kartzelan jarraitzen duen bakarra da.

Igandean, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto Sortuko Kontseilu Nazionaleko kideak izan zituen bisitan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X