Otegi: 'EH Bildu ez dago turismoaren aurka'
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, koalizioa "ez dago turismoaren aurka", baina "arazo bat dago" eta "zilegi da" horren inguruko eztabaida bat abiatzea. Otegiren aburuz, turismo sektorea "arautu" beharra dago.
Turismoaren eztabaida pil-pilean dagoen honetan, horren inguruko iritzia eskatu diote Otegiri Donostian eskainitako prentsaurrekoan. Koalizio abertzalearen buruzagiaren hitzetan, "EH Bildu ez dago turismoaren kontra, eta hori esaten duena gezurretan ari da".
"Guk esaten duguna da arazo bat badagoela eta, beraz, arazo horren aurrean oso zilegi dela turismoaren inguruko eztabaida egitea. Eztabaida hori planteatzea ez da turismoaren kontra egotea. Guk askotan planteatu dugu energia nuklearraren kontra gaudela, eta horrek ez du esan nahi energiaren kontra gaudela. Batzuek interesa dute herritarrek sinesteko EH Bildu turismoaren kontra dagoela ", azaldu du.
Katalunian turismoaren kontra egindako erasoez galdetuta, Otegiren ustez, "ez dira dinamika egokiak, eta horrela adierazi dute CUPeko buruzagiek ere".
Ernaik deitutako manifestazioak
Ernaik gaur egungo turismo ereduaren kontra deitutako manifestazioak (gaur, Gasteizen, eta hilaren 17an, Donostian) ere ahotan hartu ditu EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
"Espainiako Estatua, Alderdi Popularra eta agente politiko eta mediatiko batzuk irrikaz daude istiluak gertatzeko. Guk ez dugu istilurik nahi. Ernaik berak esan du ez direla egongo, eta horrela uste dut nik ere", azpimarratu du.
Otegik gaineratu du EH Bilduk Gipuzkoako Diputazioan eta Donostiako Udalean egindako "kudeaketa instituzionala" har daitekeela adibide gisa koalizioa turismoaren aurka ez dagoela egiaztatzeko.
"Ez gaude turisten aurka, guztiok gara turista, eta absurdoa litzateke turismoaren aurka egotea, guztiok egiten baitugu. Dioguna da turismoa aberastasun iturria dela, Euskadiko eta Gipuzkoako KPIan pisu garrantzitsua duela, eta arautu egin behar dela. Hortaz, ez gaude ez 'go home' jarrerarekin, ezta 'hemen ez da ezer gertatzen, ez daukagu arazorik' jokabidearekin", nabarmendu du.
Urtaran: 'Akatsa da abiatzea turismo-eztabaida gatazka ikuspegi batetik'
Albiste gehiago politika
Autobus batek Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu, Mikel Zabalzaren oroimenez
Gazte nafarra hilik agertu zen Bidasoa ibaian 1985ean, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunera.
Israeli arma enbargoa ezartzea onartu du Espainiako Gobernuak
Edonola ere, errege dekretuak klausula bat aurreikusten du, eta, horren arabera, salbuespen kasuetan eta Estatuaren interesaren eta interes orokorraren izenean, Ministroen Kontseiluak Israelekin merkataritza harremanak baimendu ahalko ditu.
Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko
Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du Txiki eta Otaegi biktimak direla, eta eskatu du urteurrena ez dezatela instrumentalizatu
"'Txiki' eta Otaegi gobernu frankistak fusilatu zituen, biktimak dira, eta giza eskubideen urraketa onartezina jaso zuten, baina urteurren hau ezin da instrumentalizazio gisa erabili", adierazi du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea gobernu bilareraren osteko prentsaurrekoan.
Jon Goikolea, Arkautiko akademiako zuzendari berria
Goikolea Juan Mari Atutxaren eskuineko eskua izan zen Segurtasun sailburu izan zen urteetan. Miren Dobaranek abuztuan utzi zuen kargua, Amaya Angulo zuzendariordearekin batera. Biek urtebete eskas egin zuten postuan.
"Txiki eta Otaegi ez ziren heroiak ezta martiriak izan": Fernando Buesa Fundazioak eta Covitek fusilamenduen urteurrenean ETA goratzea salatu dute
Bi elkarteek, halaber, ohar bateratu bidez, erakunde publiko, lokal, autonomiko eta estatuko guztiei eskatu diete "pertsona horien omenezko ekitaldiak ez sustatzeko eta ez babesteko".
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak Ipar Euskal Herriko lau udal auzitara eraman ditu, Palestinako bandera zabaltzeagatik
Funtzio publikoak jokatu behar duen neutraltasunaz ez jardutea leporatzen die Urruña, Ozaze, Izura eta Itsasuko udalei. Ipar Euskal Herriko beste lau herriko etxek ere zabaldu dute Palestinako bandera, eta ikusteko dago Prefeturak horien aurkako auzibidea hasten duen ala ez.
Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean
Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.
Ipar Euskal Herriko hamar bat herrik Palestinako bandera eskegi dute, debekuaren gainetik
Pirinio-Atlantikoko prefekturak Palestinako bandera udaletxetik kentzera behartu zion Mauleko udalari, Frantziako Errepublikako printzipioak urratzen zituela argudiatuz. Debeku horren aurrean, Ipar Euskal Herriko hamar bat herrik bandera eskegi dute elkartasunez. Horien artean daude, Urruña, Itsasu, Izura, eta Baigorri.
Arabako Aldundiak biozientzien sektorerako pizgarri fiskalak aztertuko ditu
Proposamen hori ikus-entzunezkoen industriarako indarrean dauden pizgarri fiskalen antzekoa da, eta produkzio-kostuaren gaineko kenkariak jasotzen ditu, besteak beste.