Aldaketa alkatetzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yolanda Gonzalez da Vianako alkate berria, zentsura mozioa onartu ostean

Gaur eguerdian eztabaidatu eta onartu dute UPN alderdiko Jose Luis Murguiondo alkatearen aurka aurkeztutako zentsura mozioa.
18:00 - 20:00
PSNko Yolanda Gonzalez, Vianako alkate berria

Gaur eguerdian eztabaidatu du Vianako Udalak UPN alderdiko Jose Luis Murguiondo alkatearen aurka gainerako alderdiek aurkeztu duten zentsura mozioa.

PSN, Cambiemos Viana eta Geroa Bai alderdiek abiatu dute Murguiondoren aurkako prozesua, eta Yolanda Gonzalez sozialista jarri dute haren ordez.

Hiru alderdiek babes nahikoa izan dute ekimenak aurrera egin dezan; izan ere, sei zinegotzi dituzte, eta UPNk lau ditu. EH Bilduk bakarra dauka.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X