Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

U-1eko ‘galdeketa saihesteko bide legalak’ aztertu ditu jada Espainiak

Mendez de Vigo ministroak ez ditu aurreratu nahi izan Rajoyren gobernuak hartuko dituen neurriak, Kataluniako gobernuak prozesuarekin aurrera jarraituko balu.
Mendez de Vigo. Artxiboko argazkia: EFE
Mendez de Vigo. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak urriaren 1ean Katalunian egin nahi duten 'legez kanpoko' erreferenduma saihesteko 'aukera juridiko guztiak aztertuta' dituela jada ziurtatu du asteazken honetan Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak. Hala, Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko aukera ere aztertuko lukete.

Hala esan du Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuaren bozeramaileak, prentsaurrekoan, Ministroen Kontseilua amaituta. Hala ere, ez du zehaztu zer egingo lukeen Gobernuak Generalitatek aurrera egingo balu prozesuarekin.

Mendez de Vigok berretsi du legez kanpoko kontsulta secesionista 'gabeko erreferenduma' dela; izan ere, 'ez du deialdirik, ezta erroldarik, hautestontzirik, boto-txartelik, nazioarteko babesik, eta egutegirik ere'. Ganberaren Mahaiak ez du eztabaidatu gaur gaia, Katalunian.

Gainera, esan du irekita jarraitzen duela elkarrizketa-bideak, legearen barnean; hortaz, berriro eskaini dio Carles Puigdemont Kataluniako presidenteari Kongresura joateko eta haren proposamena diputatuen aurrean aurkezteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X