Mobilizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal presoentzat amnistia aldarrikatu du ATAk Donostian

Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak azaldu duenez, 'ATAk ez ditu bakarrik utziko erresistentzia eta borroka jarrera erakusten duten errepresaliatu politikoak'.
ATA mugimenduaren manifestazioa, Donostian. EiTB
ATA mugimenduaren manifestazioa, Donostian. EiTB

200 pertsonak hartu dute parte gaur Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako ATA mugimenduak deitutako manifestazioan, Donostian, Kontxako Banderaren estropadaren egun berean antolatu duten mobilizazioan. Antolatzaileek bertan adierazi dutenez, "ATAk ez ditu bakarrik utziko erresistentzia eta borroka jarrera erakusten duten errepresaliatu politikoak".

Mobilizazioa 13:15ean hasi da, 'Antolakuntza eta borroka amnistia osoa' lelopean. Irakurri duten agirian adierazi dutenez, "Euskadin ezingo da bakeaz hitz egin, ehunka euskal militante iraultzailek kartzelan edo ihes eginda jarraitzen duten bitartean". Halaber, "elkarbizitzarik ere ez da egongo, baldin eta euskal gazte borrokalariak manifestazio batean parte hartzeagatik edo polizia muntaia baten ondorioz espetxean sartzen jarraitzen badute", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X