Kataluniako Justizia Auzitegiko lau epaile errekusatu ditu Puigdemontek
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Jordi Turull Presidentzia kontseilariak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko lau epaile errekusatu ditu; zehazki, urriaren 1eko erreferendumagatik bera ikertzea adostu zuten hirurak eta kasuaren instrukzioaz arduratuko den epailea.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkeztutako idatzian diotenez, lau epaile horiek ez dira inpartzialak eta Fiskaltzak urriaren 1eko erreferendumagatik Fiskaltzak jarritako kereilak kutsu politikoa du.
Errekusazio eskaera lau epaileren kontrakoa da: Jesus María Barrientos, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea; Jose Francisco Valls eta Carlos Ramos, urriaren 1eko erreferendumagatik Fiskaltzak aurkeztutako kereila tramitera onartzea erabaki zuen aretoko kideak; eta Mercedes Armas, Kataluniako Gobernuko kideen kontrako auziaren instrukzioa egingo duen epailea.
Errekusazioa aurkeztu dutenen esanetan, ordea, inpartzialtasun eza "gainerako magistratuei ere zabaldu dakieke, horiek ere Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatutakoak baitira".
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri