Ordezkapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortuko Kontseiluak Arkaitz Rodriguez proposatu du idazkari nagusi izateko

Sortuko Konferentzia Politikoak hurrengo larunbatean, irailak 23, berretsi beharko du erabaki hori, Iruñean egingo den batzarrean.
Arkaitz Rodriguez, Sortuko bozeramaile eta ekintza politikorako arduraduna. Artxiboko argazkia: EFE
Arkaitz Rodriguez, Sortuko bozeramaile eta ekintza politikorako arduraduna. Artxiboko argazkia: EFE

Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdi horretako idazkari nagusi izateko. Gauzak horrela, Arnaldo Otegi ordezkatuko luke karguan.

Ekainean EH Bilduko koordinatzaile nagusi izendatu zuten Otegi, baina bi karguak "bateraezinak" izanik, Sortuko idazkari nagusi izateari utzi zion. EH Bildu koalizioa lau alderdik osatzen dute: Sortuk, EAk, Aralarrek eta Alternatibak.

Ordutik, "behin-behinean" aritu izan da Sortuko idazkari nagusi karguan.

Naiz hedabideak bere webgunean zabaldu duenez, Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiaren idazkari nagusi izendatzeko. Gaur egun, Sortuko bozeramaile eta ekintza politikorako arduraduna da Rodriguez.

Sortuko Konferentzia Politikoak hurrengo larunbatean, irailak 23, berretsi beharko du erabaki hori, Iruñean egingo den batzarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X