Kataluniako Gobernuak boto-paperak inprimatzeko gonbita egin du
Kataluniako Gobernuak kanpainaren kartela eta boto-paperak nork bere ordenagailura jaitsi eta inprimatzeko bi artxibo igo ditu erreferendumaren webgune alternatibora, jatorrizko weba Guardia Zibilak itxi eta gero.
Igo duten boto-papera Hauteskunde Batzorde Nagusiak, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako organoak, onartu zuen, eta kartela Gobernuaren kanpainan erabilitakoa da.

Propaganda atzeman dute Sabadellen
Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferendumari buruzko 100.000 diptiko baino gehiago atzeman ditu gaur goizean Sabadellen, Enquadernacions Rovira enpresan, Auzitegi Konstituzionalak galdeketa bertan behera utzi baitu badaezpadako neurri gisa.
Enpresatik zehaztu dutenez, 07:00ak aldera, Guadia Zibilaren agenteak enpresan bertaratu dira, gerentea identifikatu dute, materiala kamioi txiki batean sartu dute eta, ordu erdi geroago, bertatik alde egin dute.
Atzo ere, agenteek kontsulta iragartzeko 1,3 milioi kartel, diptiko eta eskuorri atzeman zituzten Montcada i Reixac Bartzelonako udalerrian.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri