Guardia Zibilak Kataluniako 14 atxilotuei sedizioa leporatu die
Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako erreferendumaren prestaketaren aurka operazioa martxan jarri zuen atzo epaile batek. Sarekadan 14 pertsona atxilotu zituzten guardia zibilek. Sedizioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia leporatu die Guardia Zibilak atxilotuei.
Iturri judizialek jakitera eman dutenez, erreferendumeko prestaketaren arduradunak atxilotzeko aginduetan sedizio delitua gaineratu zuen Guardia Zibilak. Bartzelonako epaileak beste hiru egotzi dizkie: diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia.
Sedizioa, Zigor Kodearen arabera ordena publikoaren kontrako delitua da. ?Indarkeriarekin edo arauetatik kanpo, Legediaren aplikazioa edo agintarien, erakunde ofizialen edo funtzionarioen agintea eragozteko publikoki matxinatu? diren pertsonak zigortzen ditu sedizioak.
Oraingoz, epailea 20 bat pertsona ikertzen ari da, diru publikoa bidegabe erabiltzea, desobedientzia eta prebarikazioagatik. Hala ere, azkenean magistratuak erabaki beharko du atxilotuei leporatzen zaizkien delituak.
Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu zituen atzo, horien artean Generalitateko goi-kargudunak. Honezkero hiru atxilotu aske geratu dira, baina epaileak deitzen dituenean agerraldia egin beharko dute, Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari uko egin ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri