DIADA VALENTZIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskuin muturreko taldeek U-9ko manifestazioari eraso diote Valentzian

Talde faxistetako kideek Diada eguneko mobilizazioan parte hartzen ari ziren hainbat lagun zauritu, mehatxatu eta iraindu dituzte.
Eskuin muturreko taldeek manifestazio bati eraso diote Valentzian. Argazkia: EFE

Urtero urriaren 9an, Diada egunez, Valentzian egin ohi den manifestazioari eraso diote eskuin muturreko taldeek eta hainbat lagun zauritu, mehatxatu eta iraindu dituzte.

Hainbat lekukoren arabera, ehun bat "neonazik" (Espainiak banderak zeramatzaten eta Espainiaren batasunaren aldeko oihuak egin dituzte) manifestazioan parte hartzen ari ziren dozenaka lagun bakartu dituzte eta jo eta iraundu egin dituzte.

Istiluen aurkako Poliziak "puntualki esku hartu du" faxisten eta manifestarien artean, Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkaritzak berri eman duenez.

Sare sozialetan erasoen hainbat bideo zabaldu dituzte.

 

 

MANIFESTACION 9 DE OCTUBRE VALENCIA EFE

Urriaren 9ko manifestazioa Valentzian. Argazkia: EFE

Compromis eta Podem taldeek Juan Carlos Moragues Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariaren dimisioa eskatu dute gaurko istiluen erantzule dela iritzita. Ximo Puig eta Monica Oltra, hurrenez hurren, Valentziako Gobernuko presidenteak eta presidenteordeak erasoak gaitzetsi dituzte.

 

Albiste gehiago politika

Bolaños-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Begoña Gomez auzia'-n Gorenak Bolaños ikertzearen aurka agertu da Fiskaltza

Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzea eskatu zuen, lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, baina Prieto fiskalak uste du epailearen azalpena ez dagoela behar bezala arrazoituta eta oinarrituta eta Onarpen Aretora bideratu du eskaera.

Gehiago kargatu