Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ANCk eta Omniumek independentzia lortzeko bide orria jarraitzea eskatu dute

Jordi Sanchez ANCren presidenteak berak kartzelatik egin du eskaera: "Azken minutura arte bilatu akordioa. Ez diezaiegun erraz ipini".
MANIFESTACION HUELGA ESTUDIANTES CATALUÑA EITB 1280X720
MANIFESTACION HUELGA ESTUDIANTES CATALUÑA EITB 1280X720

Agusti Alcoberro ANCren presidenteordeak independentisten arteko "batasuna eta konfiantza" indartzea eskatu du, independentzia lortzeko ibilbide orria burura eraman arte.

Alcoberrok ohartarazi du Parlamentuaren biharko saioa "erabakigarria" izango dela (independentzia aldarrika dezakete), eta horregatik, ganberaren atarian elkarretaratzea egiteko deia egin die herritarrei.

Jordi Sanchez ANCren presidenteak berak, Madrilgo Soto del Real espetxetik, "azken minutura arte akordioa" bilatzeko eskatu du: "Ez diezaiegun erraz ipini".

Bestalde, Marcel Mauri Omniumen bozeramaileak Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko eskatu dio Parlamentuari, "Gobernuak azken elkarrizketarako saiakera errefusatu ostean".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X