U-1eko erreferendumeko 'mandatuarekin jarraitzea' proposatuko du JxSik
Lluis Corominas Junts pel Siko (JxSi) presidenteak atzo, osteguna, Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran aurreratu zuenez, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa baztertzea eta urriaren 1eko erreferendumetik ateratako "mandatuarekin jarraitzea" proposatuko du haren taldeak gaurko bilkuran, prozesu konstituziogile bat abiatuz.
Hauteskundeak aurreratzearen aukera baztertu egin zuen Corominasek, Estatu espainiarrak berdin-berdin 155. artikulua aplikatuko duela iritzita. Hala, prozesu subiranista bukaeraraino eramatea eta independentzia deklaratzea defendatu zuen: "Badugu duintasuna eta ez diogu hutsik egingo honaino ekarri gaituen jendarteari".
Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioaren aurrean zer erantzun eman erabakitzeko osoko bilkura monografikoa egin zuten atzo arratsaldean Kataluniako Parlamentuan. Kataluniako Gobernuak eta Carles Puigdemont presidenteak hitza hartzeari uko egin ostean, talde parlamentarioetako ordezkarien txanda izan zen.
Guztietan hitz egiten lehena JxSiko presidentea izan zen, eta bere agerraldian azpimarratu zuenez, Parlamentua ez da PPren Ministroen Kontseiluarena, "Kataluniako herriarena baizik".
Corominasen esanetan, Kataluniako Parlamentuaren kontrako eraso asko egon dira, baina 155. artikuluaren aplikazioa izan da "larrienetako bat". "Ez dugu hori onartuko", amaitu zuen.
155. artikuluak atxiloketa eta suspentsio tsunamia ekarriko lukeela ohartarazi du CUPek
Anna Gabriel CUPeko diputatuak Parlamentuko hitzaldian ohartarazi zuenez, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeak "atxiloketa eta suspentsio tsunamia" ekarriko luke, eta horri aurre egiteko deia luzatu zuen.
Gabrielen esanetan, Estatuaren legedia albo batera utzita aplikatzen ari dira 155. artikulua, "mugarik eta kontrol demokratikorik gabe, eta katalan guztien mendekua eta umiliazioa helburu".
Ohartarazi zuenez, Estatuak "birzentralizazioaren Pandoraren kutxa ireki du eta horrek Espainia osoari eragin diezaioke". Are gehiago, Estatua espainiarrak Europar Batasunaren babesa duela salatu zuen.
Bestalde, inteligentzia eskatu zuen egoerari aurre egiteko: "Gertatzen dena gertatzen dela, inteligentziak irabaz dezala".
Taldeak egin duen bigarren hitzaldian Benet Salellas CUPeko diputatuak ohartarazi zuenez, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa ?egin nahi den moduan? "suntsipen handiko arma" bat da "Kataluniako sistema instituzionalarentzat". Horren aurrean, "155. artikuluarekin edo gabe" Kataluniako errepublikaren aldarrikapena defendatuko duela berretsi zuen. Are gehiago, urriaren 1eko erreferendumeko emaitzak "duten guztiarekin" defendatuko dituztela adierazi zuen. Halaber, Puigdemonti zuzendu zitzaion eta EAJ ez dela aholkulari ona ohartarazi zion.
Salellasen ostean, Albert Botran CUPeko diputatuaren txanda iritsi zen. Espainiako ezkerrari ohartarazi zion "piztia" aldatzen saiatzea alferrikakoa dela eta elkarrizketa eskainiagatik Estatu espainiarrak ez duela onartuko gaineratu zuen.
Ciutadans: Puigdemont hauteskundeak deitzeko garaiz dago oraindik
Ines Arrimadas Ciutadanseko buruak gaurko Kataluniako Parlamentuko bere hitzaldian azpimarratu zuenez, Carles Puigdemont Generalitateko presidentea hauteskundeak deitzeko "garaiz dago oraindik". Dena den, ez du uste horrelakorik egingo duenik, haren esanetan, hautetsontziei beldurra dielako.
Puigdemontek Kataluniako Parlamentuan hitz egiteari eta "aurpegia emateari" uko egin izana deitoratu zuen Arrimadasek, azken zazpi aste baino gehiagotan kontrol saiorik egon ez dela nabarmendu ostean.
"Ez zaio hitz egitea eta eztabaidatzea gustatzen. Zilegitasunik baldin bazuen, galdu egin du. Legezkotasunera itzultzea eta hauteskundeak deitzea irteera duina zen", azaldu zuen Puigdemontek arratsaldeko agerraldian esandakoari erreferentzia eginez. Generalitatearen presidenteak adierazi zuenez, bozena zen bilatzen ari zen aukera nagusia, baina baldintza egokiak ez zirela ematen egiaztatu zuen.
Arrimadasen iritziz, Kataluniako presidenteak hitz egiteko eta legezkotasunera itzultzeko hainbat aukera galdu ditu. Haren iritziz, Puigdemontek "gatazka, biktimismoa eta antzerkia nahi ditu" eta estrategia horrekin gizarte zatiketa, Kataluniako ekonomia kaltetzea eta Generalitatearen sinesgarritasun instituzionala kaltetzea soilik lortu duela uste du.
Iceta (PSC) Puigdemonti Senatura laguntzeko prest agertu da, elkarrizketa eskatzeko
Miquel Iceta PSCko burua Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari Senatura laguntzeko prest agertu zen ?iritzi ezberdina badute ere?, Kataluniako egoerari irtenbidea bilatzeko elkarrizketa eskatzera. Aldi berean, hauteskunde autonomikoak deitzeko ere eskatu zion.
Parlamentuan egin duen hitzaldian, Generalitateko presidentearekin batera Senatura joateko prest azaldu zen, segur aski bere hitzaldia ez zaiola gustatuko jakinda ere.
"Hauteskundean deitzeko ahalmena daukazu eta, hori eginda, baita autogobernuko erakundeak mantentzekoa ere", esan zuen Icetak. Gaineratu zuenez, 155. artikulua saihestea Puigdemonten esku dago.
Azkenik, PSCko buruak ez etsitzeko eta azken unera arte Kataluniako auzia Estatuarekin konpontzen saiatzeko eskatu zion Generalitateko presidenteari.
Independentzia deklaraziorik ez egiteko eta "hondamendia" saihesteko eskatu du SiQueEsPotek
Lluis Rabell SíQueEsPot Catalunya Si Que Es Poteko buruzagiak independentzia deklaraziorik ez egiteko eta, haren esanetan, 155. artikuluak ekarriko lukeen "hondamendia" saihesteko hauteskundeak deitzeko eskatu zion Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari.
Atzoko Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran azaldu zuenez, "zailtasunak zailtasun, su-etena emateko eta elkarrizketari aukera emateko beharra dago". Hori dela eta, bere esku dagoen guztia egiteko eskatu zion Puigdemonti.
Rabellen iritziz, urriaren 1ekoa ez zen independentzia aldarrikatzeko mandatu legitimoa izan, Puigdemont presidenteak jendartearen gehiengoaren babesik ez zuela iritzita. Hori dela eta, "gehiengo handien eta konplizitateen" estrategia abiatzea aldarrikatu zuen, Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa bilatzeko eta autogobernua babesteko.
Albano Dante Fachin Catalunya Sí Que Es Pot (CSQEP) talde parlamentarioko diputatu eta Podemeko idazkari nagusiak hartu zuen hitza gero; izan ere, Lluis Rabellek bere denboraren zati bat eskaini zion Fachini Catalunya Sí Que Es Poten barruan dauden iritzi ezberdinak direla eta. Azaldu zuenez, Estatuak ez du soberanismoa garaituko, "ez 155a inposatuta, ez kolpeekin eta ezta jendea kartzelara bidalita ere".
Aldebakarreko independentzia deklarazioaren aurka agertu ostean, Ciudadanos, PP eta PSC gogor kritikatu zituen Espainiako Konstituzioaren 155. artikuiluari babesa emateagatik. Podemeko idazkari nagusiak ziurtatu zuenez independentzia babesten ez badu ere, 155. artikulua aplikatuta ez dira desagertuko urriaren 1ean independentziaren alde botoa eman zuten bi milioi horiek.
Albiolek iradoki duenez, Polizia erretiratzea eta 'Jordiak' askatzea eskatu dio Puigdemontek Rajoyri
Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko presidenteak Parlamentuko bere hitzaldian iradoki zuenez, Carles Puigdemontek 155. artikulua ez aplikatzea, Polizia eta Guardia Zibila Kataluniatik ateratzea, bide judiziala alboratzea eta 'Jordiak' askatzea eskatu zion Mariano Rajoyri hauteskundeak deitzearen "berme" gisa.
Buruzagi popularrak gaur 10:00etan Senatuaren aurrera agertzeko, aurpegia emateko eta aldebakarreko bidea uzteko eskatu dio Puigdemonti: "Azken aukera duzu".
Albiol ere, Icetak aurrez egin bezala, Puigdemonti Senatura laguntzeko prest agertu zen. Azaldu zuenez, bidean "lasaitasunera" itzultzeko eta "katalan guztien eskubideak errespetatzeko" eskatuko lioke.
Bestalde, PPrentzat 155. artikulua aplikatzea ez dela erraza adierazi zuen.e Ildo horretan, "tentsioa, segurtasun eza eta ziurgabetasuna" eragingo dituela eta orain arte ezagutu gabeko dimentsio batean sartzea ekarriko duela gaineratu zuen. Haren esanetan, Puigdemonten eskuetan dago hori saihestea eta epaitegietan amai dezakeela ohartarazi zion.
Ostiraleko plenoaren nondik norakoak
Talde parlamentario guztiek hitz egin ostean, 21:00ak pasatxoan eta hiru orduko eztabaidaren ondoren, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak osoko bilkura eten zuen.
Gauzak horrela, Espainiako Gobernuaren neurriei eman beharreko erantzuna eztabaidatzeko Kataluniako Parlamentuan arratsalde honetan hasi den osoko bilkurak ostiral goizean jarraituko zuen.
Carmen Forcadell ganbera horretako presidenteak jakinarazi zuenez, taldeek 10:30era arteko epea dute euren proposamenak aurkezteko (talde bakoitzak gehienez ere hiru proposamen).
Parlamentuko Mahaia 10:45ean bilduko da eta taldeek 11:15ak arteko epea izango dute adostasunetara heltzeko.
Proposamenak bozkatzeko osoko bilkura 12:00etan hasiko da.
Orain begirada guztiak Junts pel Si taldeak aurkeztuko dituen ebazpen horietan daude jarrita; izan ere, litekeena independentzia deklarazioa mahai gainean jartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldia egin du 1976an Montejurran izan ziren gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Gaur amaitu da Ernairen IV. kongresua
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, gaur amaitu du laugarren kongresua, Bergaran. Bi konpromiso berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Horren harian, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta askapen prozesuan txertatzeko ardura hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.