Lauko gobernua Iruñean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuen bozketan abstenitu ostean, dudan dago Aranzadiren lekua udal gobernuan

Alderdiko zinegotzietako batek zuri bozkatu zuen 2018ko aurrekontuen proiektuen eztabaidan, eta horrek arrakala sortu du lauko gobernuan, Asironen hitzetan.
Joseba Asiron. EFE
Asiron, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Joseba Asiron Iruñeko alkateak zalantzan jarri du Aranzadi alderdiak udal gobernuan jarraitzeko duen legitimotasuna. 2018ko aurrekontuen proiektua onartu zuen atzo Gobernu Batzordeak, baina Aranzadiko zinegotzi batek zuri bozkatu zuen (besteak proiektuaren alde egin zuen). Nonbait, lauko gobernua osatzen duten alderdiek (EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerra) proiektua onartu zuten joan den astean.

Hala, abstentzio "kritiko" horrekin "harrituta eta kezkatuta" azaldu da Asiron, bozketaren ostean eskainitako prentsaurrekoan. Alkatearen ustez, "ezin da jarraitu udal gobernuan urteko espediente garrantzitsuenaren aurrean kontrako botoa emanda".

"Gaur bertan boto hori azaltzeko errekerimendua helarazi diot Aranzadiri, eta jasotako erantzunaren arabera hartuko ditut erabakiak", ohartarazi du Asironek.

Lauko gobernuak gehiengo estua du Iruñeko Udalean (14 zinegotzi ditu, eta UPNk eta PSNk, berriz, 13), eta Aranzadik aurrekontuen kontra bozkatuko balu, atzera botako lukete proiektua.

"Proiektua asteartean adostu genuen lau alderdiok, modu tazituan. Gaur Gobernu Batzordean onartu behar genuen, baina ez dugu aho batez egin. Lau alderdiek amore eman behar izan zuten gai askotan", azaldu du.

Asironen iritzian, "Aranzadik oso ondo azaldu behar du bere botoa, zer esan nahi zuen. Gaur-gaurkoz, abstentzioa ez da udal gobernuan jarraitzearekin bateragarria".

Aranzadiren erantzuna

Aranzadik ohar batean azaldu du bere jarrera. Horren arabera, abstentzioarekin "legealdiko hirugarren urte honetan aldaketa sakonagoa" galdegin nahi zuten, "hiri eredu sozialago, berdinzaleago eta jasangarriago bat helburu".

Horrez gain, "ados ez egoteko duten eskubide legitimoa" erabili dutela azpimarratu dute. "Aldaketaren gobernurako akordioan jasota dago hori", erantsi dute.

Ohar horren bidez jakinarazi dutenez, Aranzadiren batzarrean bozkatuko dute aurrekontuen proiektua, horrek behin betiko erabakia har dezan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X