Bidaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza buru, Kolonbiara doan Giza Eskubideen aldeko delegazio batean

Bidaiaren xedea da ikuskatzea zein den Richar Serra ekintzailearen eta Giza Eskubideen defendatzaileak babesteko programaren barnean izandako gainerako lagunen egungo egoera.
Larunbat honetan irten da euskal delegazioa. EiTBren bideo baten pantaila-harrapaketa.
Larunbat honetan irten da euskal delegazioa. EiTBren bideo baten pantaila-harrapaketa.

Kolonbiara abiatuko da gaur, larunbata, Giza Eskubideen aldeko euskal delegazio bat, eta Eusko Jaurlaritza izango du buru aipatutako delegazio horrek; bidaiaren xedea da ikuskatzea zein den Giza Eskubideen defendatzaileak babesteko programaren barnean izandako lagunen egungo egoera.

Besteak beste, ondorengo hauek daude ordezkarien artean: Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaria, Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Berdintasunaren Batzordeko alderdi guztietako kideak, eta Mugarik Gabe eta CEAR-Euskadi GKEen zenbait ordezkari.

Iaz, aipatutako programan Richar Sierra ekintzaileak parte hartu zuen. Antioquiako Erakunde Indigenako liderra da Sierra; erakunde horretan, Antioquia departamentuko bost herri indigena daude bilduta, eta xedea dute mugimendu indigenaren borroketako buru izatea (lurralde-eskubideen aldeko borrokak, autonomiaren aldekoak, eta kultura-nortasuna errespetatzearen aldekoak). Hainbat talde paramilitarrek eta enpresa transnazionalek sistematikoki mehatxatu dute erakunde hori, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez.

Bidaiaren helburu nagusia da ikustea, bertatik bertara, Sierra eta programaren barnean aurreko urteotan izandako lagunak zein egoeratan dauden, gaur egun.

Jarraipen horretaz gain, bidaia ofizial honek balio izango du sendotzeko lagun horien babes-sarea, eta euskal erakundeen babesa agerian uzteko.

Horretarako, delegazioko kideek bilerak izango dituzte Kolonbiako hainbat elkarteren eta erakunderen ordezkariekin, jakiteko zein den Gizarte Eskubideen egoera aipatutako herrialdean.

Aukera ona, bakegintzaz eta elkarbizitzaz hitz egiteko

Iñigo Iturrate legebiltzarkidea ordezkarien artean dago, eta, esan duenez, bidaia aukera ona da "bakegintzari eta elkarbizitzari buruzko bizipenez hitz egiteko". Iturratek, dena den, nabarmendu du Euskadiko eta Kolonbiako errealitateak oso bestelakoak direla.

Misioa amaituta, delegazioak balorazio-txosten bat erredaktatuko du; txostena Eusko Jaurlaritzaren web orrian argitaratuko dute, eta Kolonbian ordezkariekin bilduko direnei ere bidaliko zaie.

Garrantzi handia ematen dio Eusko Jaurlaritzak bidaiari; izan ere, Giza Eskubideen Adierazpenak 70 urte betetzen ditu aurten, alde batetik, eta, bestetik, 2018an 20 urte egingo ditu Giza Eskubideen defendatzaileen gaineko Nazio Batuen adierazpenak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X