Otegi, estatus berriaren inguruan:'Akordiorik ez badago ez da Madrilen ardura izango'
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan adierazi duenez, estatus berriaren inguruan akordiorik ez badago "ez da Madrilen ardura izango". "Akordiorik ez badago gure ardura izango da; ezingo dugu esan Madrilen ardura dela", esan du Otegik, Bilbon egin duen prentsaurrekoan. Horri lotuta, erantzukizunez aritzeko deia egin die gainerako alderdiei.
Komunikabideen aurrean egindako agerraldi horretan, autogobernu lantaldean EH Bilduk egindako proposamena aztertu du, eta EAJren proposamenaren inguruko balorazioa ere egin du. Azken horretan "argi-ilunak" ikusten ditu Otegik.
Halaber, azpimarratu du legebiltzarkideen % 76 "nazioa eta erabakitzeko eskubidea babesten duten proposamenen" alde dagoela. Otegiren hitzetan, "borondatea baldin badago, gehiengo oso baten babesarekin akordio bat lortu daiteke. Hori da gure xedea". "Ez dakigu zein izan daitekeen arrazoia bi kontzeptu horien inguruan akordiorik ez lortzeko”, adierazi du.
Otegik kezka agertu du "hainbat gizarte sektorek uste duelako autogobernuaren eztabaida identitarioa bakarrik dela, banderen ingurukoa eta herritarren beharrizanetatik urrun". EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren arabera, baina, "jendearen arazoak konpontzeko zein tresna behar ditugunaren inguruko eztabaida da autogobernuaren eztabaida".
Testuinguru horretan, joan den hauteskundeetara jo du Otegik. "Hiru alderdik -EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek- zera esan genuen: Guk defendatzen dugu Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea daukagula", esan du, eta gogora ekarri du botoen % 73 lortu zutela. "Horregatik eman zigun jendeak botoa, eta horrek esan nahi du legebiltzarkideen % 73 erabakitzeko eskubidearen alde dagoela", gaineratu du.
EAJren proposamena
Onartu egin du EAJk autogobernu lantaldean aurkeztutako proposamenean "argiak eta ilunak" ikusten dituztela, baina hala ere pozik agertu da bertan "estatua"’ bezalako hitzak agertzen direlako, eta "menpeko" eredu baten inguruko hausnarketa agertzen delako. Otegiren hitzetan, "horrek arrazoia ematen digu defendatzen dugunoi menpeko eredua dela egungoa". Halaber, pozik agertu da lan-harremanetarako euskal esparrua, Gizarte Segurantza propioa eta pentsioen euskal sistema ere aipatzen direlako bertan.
Bestalde, hainbat itzal ere aipatu ditu, tartean "erabakitzeko eskubidea diluituta" agertzea edo "galdeketa loteslea desagertu izana". Horri lotuta, Otegik adierazi du "jendeak bermatutako eztabaida parte-hartzaile bati" ireki behar zaiola akordioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.