Kataluniako eskoletan gazteleraz ikasteko aukera ezartzea aztertzen ari da Rajoy
Espainiako Gobernuak Kataluniako hezkuntza ereduan aldaketak egin ditzake. Datorren ikasturtean Kataluniako eskoletan gaztelera ere komunikazio-hizkuntza izatea aztertzen ari da.
Hala bada, gurasoek erabaki beharko dute euren seme-alabak ze hizkuntzatan matrikulatu: katalanez edo gazteleraz.
Sociedad Civil elkarteak eta AMES irakasleen sindikatuak helarazi diote eskaera Espainiako Gobernuari.
Jose Rosiñol Sociedad Civil elkarteko presidentea Mariano Rajoyrekin bildu da gaur Moncloa Jauregian eta hark baieztatu dio dagoeneko gaia Espainiako Hezkuntza Ministerioan aztertzen ari direla.
Irakasleen AMES sindikatuak, berriz, change.org webgunearen bitartez sinadurak bildu ditu, "gaztelera ere komunikazio-hizkuntza izan dadin Kataluniako ikastetxeetan".
Bestalde, ERC, PDeCAT eta En Comu alderdiek gogor kritikatu dituzte Espainiako Gobernuaren asmoak.
155. artikulua indarrean dagoela baliatuta, "Katalunian eraginkorra den hezkuntza eredua" aldatu nahi izatea leporatu diote Mariano Rajoyren Exekutiboari, "horretarako zilegitasunik ez duenean".
Zure interesekoa izan daiteke
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"