Ekitaldia Andoainen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaraz tresna gehiago izatea eskatu dute 'Egunkaria'ren itxieraren 15. urteurrenean

'Egunkaria' “esfortzu kolektiboaren” eta “garesti ordaindu zuten ausardiaren” emaitza izan zela gogorarazi du Iñaki Uriak; izan ere, “atxiloketak, torturak eta kartzela jasan dituzte”.
18:00 - 20:00
'Egunkaria'ren itxiera gogoratzeko ekitaldia, Andoainen

Mundu globalizatuan bizirauteko euskaldunek tresna propioak behar dituztela aldarrikatu dute Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria Egunkaria-ko administrazio-kontseiluko kide ohiek. Egunkaria itxi zutela 15 urte bete dira gaur.

Euskal kultura eta politikako ordezkariak Andoainen (Gipuzkoa) izan dira, Egunkaria-ren egoitzan. Gaur Berria egunkaria, haren ordezkoa, argitaratzen dute bertan. Egunkaria-ren itxieraren 15. urteurrena gogorarazteko ekitaldia egin dute. Bost zuzendariri ETAko kide izatea leporatu zieten Guardia Zibilaren operazioan.

Besteak beste, Joseba Egibar EAJko GBBren presidentea, Xabier Barandiaran Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabinete-burua, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia eta Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramailea ekitaldian izan dira.

Era berean, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, Mariano Ferrer kazetariak eta Iñigo Iruin abokatuak parte hartu dute, besteak beste.

Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendariak ekitaldia zuzendu du. Egunkaria itxi zuten egunean (2003ko otsailak 20) bildutako testigantzekin bideo bat ikusi dute.

Iñaki Uria: "Helburua ez zen egunkaria bakarrik izan, euskara eta euskal kultura baizik"

Egunkaria "esfortzu kolektiboaren" eta "garesti ordaindu zuten ausardiaren" emaitza izan zela gogorarazi du Iñaki Uriak; izan ere, "atxiloketak, torturak eta kartzela jasan dituzte", ziurtatu du.

Duela hamar urte Egunkaria-ko zuzendariak epaiketaren zain zeudenean esan zioten bezalaxe, Guardia Zibilaren operazioaren "helburua ez zen egunkaria bakarrik izan, euskara eta euskal kultura baizik", erantsi duenez.

Azken hamar urteetako balantzea egin du Uriak. Euskararen inguruan "zenbat egitasmo berri" sortu dira, "zenbat euskaltegi edo zenbat komunikabide", galdetu du. "Gero inkesta soziolinguistikoen datuak harritzen gaituzte", gaineratu du.

Uriaren hitzetan, merkatuak "ez ditu komunikabideak mantentzerik", eta euskal kulturaren munduko "erakundeak eta herritarrak ez dira euskararen egoera aldatzeko behar besteko indarra biltzeko kapaz".

Gizarte zibil antolatua

Bestalde, Torreladaik eta Beatriz Zabalondo Berria taldeko presidenteak testu bat irakurri dute. "Gizarte zibil antolatu bat gabe" Egunkaria sortzea posible izango ez litzatekeela gogorarazi dute. "Herri ekintzaren formula ez da iraganekoa", goraipatu dute.

"Gaur sekula baino gehiago, mundu globalizatuan, beharrezkoa da" euskaldunek "tresna propioak izatea", azpimarratu dute.

Absoluzioa eta auziaren artxibatzea

Egunkaria ETAren tresna izan ez zela ebatzi zuen Auzitegi Nazionalak 2010ean, eta bost zuzendari auzipetuak absolbitu zituen (Martxelo Otamendi, Inaxio Uria, Joan Mari Torrealdai, Jose Mari Auzmendi eta Xabier Oleaga).

Lau urte geroago, Gipuzkoako Lurralde-auzitegiak auzi ekonomikoa artxibatu zuen, preskribatu zuela iritzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Josu Aztiria (EH Bildu): "EAJk ez digu proposamenik aurkeztu; gainera, abstentzio akritikoa nahi dute, eta ez dugu ulertzen"

EH Bilduren legebiltzarkidea Euskadi Irratian izan da, besteak beste, Euskal Enplegu Publikoaren Legeari buruz hitz egiteko. EAJren planteamendua "ez da serioa", haren ustez. "Atzo, negoziaziorik gabe, jakin genuen abstenitu gaitezela eskatzen dutela. Guk duela hilabete pasatu genien gure proposamena, eta ez dugu erantzunik izan", azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X