Zapatero: 'ETA gabe eta Espainiarekin bakean, inoiz baino hobeto dago Euskadi'
Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako presidentea izandakoa Donostian izan da gaur, Euskadiko Gazte Sozialistek banatu dituzten Oroimen Hegoak sarietako bat jasotzen. Euskal Herrian "bake zibila" eraikitzeko "ahalegin kolektiboa" eskatu du Zapaterok, eta horretarako, ezinbestekotzat jo du "gaizkileek erabateko damua agertzea". Horrela bakarrik, lortuko da, buruzagi sozialistaren arabera, "benetako bizikidetza".
Euskal Herrian bakegintzan egindako lana aitotu nahi dute gazte sozialistek sari hauekin. Aurten, Zapaterorekin batera, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro ohia, Eduardo Madina Kongresuan diputatu sozialista izandakoa eta Donostiako Lagun liburu denda saritu dituzte. Iaz Jesus Eguiguren PSE-EEko buruzagiak jaso zuen aitortza.
Bere hitzaldian, Zapaterok azpimarratu du hamarkada bat baino gehiago beharko direla "ETAk eragindako mina gainditzeko". "Gertatutakoaren azterketa sakona behar da min hori gainditzeko", esan du.
"Lan asko egin dugu indarkeriari aurre egiteko. Gizarte zibilarena, demokratena eta askatasunaren balioena da meritu guztia", gaineratu du. Zapateroren hitzetan, "Euskadi inoiz baino hobeto" dago gaur egun: "ETA gabe eta Espainiarekin bakean".
Bide horretan Euskadiko Gazte Sozialistek eta PSE-EEk egin duten eta egiten ari diren lana txalotu du Zapaterok.
Mendia: 'Terrorismoa amaitzea sozialisten lorpena da'
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ere hartu du hitza ekitaldian. "Terrorismoa amaitzea" sozialisten lorpena dela nabarmendu du, Espainian eta EAEn sozialistak agintzen ari zirela lortu baitzen "ETAren amaierarako bidea abiatzea", Mendiaren hitzetan.
ETAren biktimak izan ditu gogoan bere hitzaldian. "Egia, justizia eta erreparazioa" aldarrikatu ditu biktimentzat, eta sozialistek ez diotela memoriari uko egingo ziurtatu du. "Iragana ahaztea beste bidegabekeria bat izango litzateke", esan du .
Oroimen Hegoak sari kolektiboa Lagun liburu dendak jaso du:
Zure interesekoa izan daiteke
Moncloak azpimarratu du pertsona batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.