Elkarrekin Podemosek boto partikularra emango dio estatus berriaren hitzaurreari
Elkarrekin Podemos ez dator bat EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren hitzaurrerako proposaturiko testuarekin; aitzitik, boto partikularra emango du. Koalizio morearen esanetan, bi alderdi horiekin dituzten diferentziak adostasunak baino gehiago dira. Autogobernu Lantaldeak datorren asteazkenean egingo du bilera.
Lantaldean parte hartzen ari diren alderdiek datorren asteazkenera arteko epea jarri zuten hitzaurreari buruzko jarrerak gerturatzeko asmoz. Ez hori bakarrik, Eusko Legebiltzarreko alderdiek erabakitzeko eskubidea edota nazio izaeraren inguruan dituzte desadostasunak tarteko, boto partikularrak egoteko aukera aurreikusi zuten.
Koalizioko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, EAJ eta EH Bildurekin hainbat hartu-eman izan eta diferentziak adostasunak baino gehiago direla egiaztatu ostean hartu dute erabakia.
Elkarrekin Podemosek Autogobernu Lantaldeak asteazkenean egingo duen bileran aurkeztuko du bere boto partikularra. Batzar horretan atariko tituluari buruzko proposamena ere aztertuko dute.
Atariko tituluari dagokionez, Elkarrekin Podemos EH Bildu prestatzen ari den dokumentua ezagutu zain dago boto partikularra eman ala ez erabakitzeko. Koalizioaren esanetan, atariko tituluaren eta hitzaurrearen edukiek antzekotasun asko ei dituzte.
Hortaz, EAJ eta EH Bilduk bakarrik gelditu dira jeltzaleek proposaturiko hitzaurrearen defentsan. Izan ere, PSE-EE eta PP ere kontra agertu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezen esanetan, ezin da zigorgabetasunik egon ustelentzat, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan bere Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta ezagutzekotan, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du pertsona batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.