Pedro Sanchez Urkullurekin eta Torrarekin bilduko da lehendabizi
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariarekin hasiko du erkidegoetako presidenteekin iragarri zuen bilera-sorta.
Autonomia Estatuaren antzinatasunaren arabera deituko ditu batzarrak, zaharrenetik hasita. Horrenbestez, Urkullurekin bildu ostean, Quim Torra Generalitateko presidentearekin batzartuko da Sanchez.
Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak esan du bilera-sorta uda baino lehen hasiko dela, baina ez du datarik zehaztu.
"Batzar horien helburua lanerako agendak sortzea da, gauzak konpontzeko, hobetzeko, adosteko eta hitz egiteko", adierazi du.
Ildo horretan, Celaak azpimarratu du elkarrizketa berreskuratzea oso garrantzitsua dela, "orain arte aukera hori nahiko itxita egon delako".