David Bonvehi PDeCATeko presidente izendatu dute bozen % 65ekin
David Bonvehi PDeCATeko presidente izendatu dute, alderdi horretako Batzar Nazionalean bozen % 65,27 eskuratuta. David Torrentsen hautagaitzak botoen % 28,9 lortu ditu.
Igande goiz honetan aurkeztu ditu Bonvehik bere hautagaitza osatuko duten 29 izenak: bera presidente moduan, eta Miriam Nogueras presidenteorde gisa, besteak beste.
Bere hautagaitzak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren babesa izan du, eta alor kritikoaren garrantzia arintzea lortu du, izan ere, ez ditu zuzendaritzan sartu Miquel Buch eta Damia Calvet kontseilariak. Gainera, Pascalen laguntzaile anitz sartu ditu taldean.
Bestalde, Carles Puigdemontek sustatutako Crida Nacional per la Republica proiektuan PDeCAT integratzea da azken helburua eta horretaz, hain justu, arduratuko da PDeCATeko batzorde ordezkaria. Batzorde hori osatuko dute espetxean dauden hiru kontseilari ohiek (Jordi Turullek, Josep Rullek eta Joquim Fornek) eta Belgikan dagoen Lluis Puig Kultura kontseilari ohiak, erabaki hori bozen % 93,9k babestu ostean.
Puigdemonten mezua
Carles Puigdemont PDeCATeko Batzorde Nazionalean ere izan da. Alemanian grabatutako bideo baten bidez parte hartu du batzarraren itxiera-ekitaldian, eta Crida Nacional proiektuarekin bat egitera deitu du. "Tokatzen zitzaiguna eta jende guztiak espero zuena egin dugu", azpimarratu du.
Zentzu berean mintzatu da Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea. PDeCATeko Batzorde Nazionalaren itxiera-ekitaldian ere hitz egin du Torrak. Crida Nacional proiektua babestera animatu du, eta Puigdemonti buruz esan du "zeharkako buruzagitza" ordezkatzen duela. Torraren iritzian, horren proiektuarekin bat egiteak "aukera" dakar Kataluniako independentzia lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.