De Miguelek legez kanpoko komisioak jaso zituela berretsi dute enpresari katalanek
Alfredo de Miguel EAJko buruzagi ohiak legez kanpoko komisioak kobratu zituela berretsi dute astearte honetan Francesc Fernandez Joval eta Placid Casas enpresariek, alegia, Riera Construcciones talde kataluniarreko arduradun ohiek. Izan ere, Zanbranako (Araba) industriguneko proiektuak aurrera egin zezan Josu Arruti enpresariari eta de Migueli berari 320.000 euro ordaindu zizkietela aitortu dute.
Gauzak horrela, Josu Arrutik, Sidepur merkataritza sozietateko administratzaile bakarrak, asteleheneko saioan esandakoa berretsi dute bi enpresari katalanek. De Miguel auzia Arabako Lurralde Auzitegian epaitzen ari dira, eta Euskadin inoiz ikertutako ustezko ustelkeria kasurik handiena da. Kontratu publikoen truke de Miguelek komisioak jaso ote zituen argitzen ari dira.
Fiskaltzak egindako galderei erantzun die Fernandez Jovalek. Bere esanetan, Zanbranan industrigune bat eraiki ahal izateko kudeaketak egitearen truke 320.000 euro eskatu zizkion enpresariak (erdia berarentzat eta beste 160.000 euro de Miguelentzat). Hala ere, de Miguelen izena ez zion hasieratik aipatu, eta bere “kargu publikoak eta harremanak” goraipatuz aipatu zuela ziurtatu du.
“Erabaki bat hartu aurretik zer egin pentsatu nuen, bulegoan horri buruz hitz egin genuen, hainbeste diru proiektu batean inbertitzea erabakitzen duzunean, 160.000 euro diru asko da, agian gutxi izan daitekeelako. Erabaki honek proiektua pikutara bidali dezake? Ez dakizu… Zer egingo dut?”, esan du Fernandez Jovalek. Hala, bere bazkidea zen Placid Casas enpresariarekin hitz egin ostean “komisioa ordaintzea” erabaki zutela aitortu du.
Fernandez Jovalek azaldu duenez, komisioak ordaintzea onartzeak “zikingune bat” suposatzen du bere ibilbide profesionalean. Hala, hori “oso larria” dela gaineratu du. Alabaina, komisioak ordaintzea eskatu ziotenean ez ziola harritu esan du, Errumanian, Ekuadorren, Bulgarian edota Panaman lan egin nahi izan duenean ere komisioak ordaintzea eskatu diotela gaineratu ostean.
Bi zatitan banatutako komisioa
Enpresariak azaldu duenez, eskatutako komisioaren lehen zatia ordaintzeari baietz esan zion Arrutiri, baina etekinak izan arte ez ziola diru gehiago emango gaineratu du. “Bigarren zatia ordaintzeke zegoen”, erantsi du Fernandez Jovalek.
Era berean, de Migueli zein modutan ordainduko zioten eztabaidatu zutenean, alde batera geratzea erabaki zuela esan du. Izan ere, lehen zatia proiektu horren ‘business plan’ delako txostenaren baitan aurreikusi zuela ziurtatu du, eta “beste zatia” Zanbranako industrigunearen garapenaren proiektuan eransteko asmoa zuela aitortu du. “Ordainketa ez nuen zuzenean nik egin, baina agindua nik eman nuen”, erantsi du.
Fernandez Jovalen esanetan, ez zuen Alfredo de Miguelen izenean erregistratutako enpresen berri, eta EAJko buruzagi ohiarekin Arabako Foru Aldundiko bulegoan egindako bileretan, inoiz ez zituela “gai desberdinak nahastu” ziurtatu du. Kala, komisioen inguruan ez zutela hitz egin gaineratu du. “Ahaldun nagusiaren bulegoan komisioei buruz hitz egitea lekuz kanpo zegoela iruditzen zait”, azpimarratu du.
Babes bila
Beste alde batetik, Fernandez Jovalengan konfiantza “osoa” zuela ziurtatu du Placid Casas enpresariak, biak Riera taldeko arduradunak baitziren. Hala, Zanbranan burutzekoa zuten proiektuaren inguruan ez zuela informazio askorik ziurtatu du, industrigunea aurrera eramateko “autonomia osoa” baitzuen Fernandezek.
Casasek azaldu duenez, proiektua Euskal Herrian burutu nahi zuten, aurretik beste ezer eraiki ez zuten eremu batean. Gauzak horrela, proiektua aurrera eramateko laguntza behar zutela esan zion bere bazkideak. Arrazoi horregatik, komisioak ordaintzea proposatu zionean ez zuela inolako trabarik jarri azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.