KONSTITUZIOAREN 40. URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konstituzioan erabakitzeko eskubidea gaineratzea aldarrikatu du Legebiltzarrak

Gainera, Ganberak salatu egin du Espainiako Konstituzioaren 'inposizioa'.
18:00 - 20:00
Konstituzioaren 40. urteurrenean, Legebiltzarrak autodeterminazio eskaera

Eusko Legebiltzarrak Espainiako Konstituzioaren "inposizioa" eta "oinarri antidemokratiko" eta historikoki faltsua salatu ditu. Halaber, Konstituzioaren erreformak erabakitzeko eskubidea jaso behar duela aldarrikatu du.

Gaurko saioan Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrena izan dute hizpide, EH Bilduren ekimenez. EAJk eta EH Bilduk testu bat adostu dute eta Elkarrekin Podemosek zenbait puntu babestu ditu.

Bozketa goizeko saioaren amaieran egingo da, hain zuzen ere, Legebiltzarrean gaur egiten ari diren odol-ematearen ondorioz.

EH Bilduk eta EAJk adostutako testua baztertu dute PSE-EEk eta PPk. Legebiltzarrak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarren gehiengoak ez zuen 1978ko Konstituzioa babestu eta, ondorioz, "zilegitasun gabezia" du.

Konstituzioaren oinarrian Espainiako nazioaren banaezintasuna dago, "espainiar guztien aberri zatiezina".

Testuak azpimarratzen duenez, Espainiak "oinarri antidemokratiko eta historiko faltsutik" eraiki du inposatutako batasuna. Gaineratu duenez, batasun hori ez zen eta ez da "herrien atxikimendu librearen eta borondatearen ondorio".

"Belaunaldi batek ezin ditu etorkizunekoak lotu". Ildo horretan, 40 urteren ostean Konstituzioaren erreforma beharrezkoa dela aldarrikatu dute sinatzaileek. Gaineratu dutenez, erreforma horrek gizarte-eskubideak blindatu, askatasunak bermatu eta aitortu, modu federal edo konfederal batean antolatu eta Estatuaren izaera plurinazionala eta eleaniztuna jaso beharko lituzke.

Erregearen rola ere kritikatu dute: "Gizarte demokratiko batean, herritarrak ordezkatzen dituen kargu publiko oro hauteskundeen bidez hautatu eta berritu behar da aldian-aldian".

Azkenik, Konstituzioaren 40. urteurreneko ospakizunetan ez parte hartzearen alde egin du Legebiltzarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X