EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke Udal Hauteskundeak Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako hurrengo hauteskundeak, EiTB Focus inkestaren arabera. Gasteizko kasuan, EAJk lehen tokia kenduko lioke PPri. Popularrek hirugarren postuan eskuratuko lukete. Gizaker inkesta-etxeak Euskal Irrati Telebistarentzat egindako galdeketaren datuak dira, Udal eta Foru Hauteskundeetarako sei hilabete geratzen direnean.
Inkesta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egin zuten 1.750 telefono-deiren bidez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroako Parlamentuari eta Iruñeko Udalari buruzko datuak ostegunean argitaratu ziren, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Hauteskundeen ingurukoak eguerdian plazaratu dira.
EAJ indar bozkatuena izango litzateke Gasteizko Udal Hauteskundeetan, 7 zinegotzirekin, aurreko hauteskundeetan baino 2 gehiago.
EH Bilduk aurrekoan lortutako emaitzari eutsiko lioke, eta bigarren indar bozkatuena litzateke.
Alderdi Popularrak 4 zinegotzi galduko lituzke, eta Arabako hiriburuko hirugarren indarra izatera pasatuko litzateke.
Elkarrekin Podemosek bere laugarren zinegotzia lortuko luke, eta PSE-EEk bat galduko luke.
Ciudadanos Gasteizko Udalean sartuko litzateke, 2 ordezkarirekin.


EiTB Focusek Gasteizko politikariei eta Arabako hiriburuaren udal kudeaketari buruz ere galdetu du.



Bilbon, EAJk emaitzak hobetuko lituzke, eta zinegotzi bakarrera luke gehiengo osoa, 2015ean baino bat gehiago lortuko luke eta.
EH Bilduk ere zinegotzi bat gehiago eskuratuko luke.
Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk gaur egun dituzten 4 ordezkariak mantenduko lituzkete.
PPk 2 galduko lituzke, 2 ordezkari lortuta.


Herritarrek Bilboko alkateari eta zinegotziei buruzko iritzia ere eman dute inkesta, eta baita Udalaren jardunari buruzkoa ere.



EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak Donostian, 2 zinegotzi gehiago lortuta (11).
PPk zinegotzi bat galduko luke, 2 eskuratuko bailituzke. Irabazi taldeak, berriz, egun dituen 2ak mantenduko lituzke.


Beste hiriburuetan bezala, inkestak Donostiako politikarien eta udalaren kudeaketaren gaineko iritzia ere galdetu du.



Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.750 pertsona (Gasteizen 400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).
La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.
Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 21,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,1a, gaztelaniaz.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.
Galdeketen batez besteko iraupena 6,17 minutukoa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.