Erasoa Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amurrioko erasoagatik atxilotutako polizia ohia aske utzi du epaileak

Etxean 30 bat arma labur eta luze gordetzen zituen Espainiako polizia ohiak. Epaileak armak modu ez-zilegian edukitzea egotzi dio.
Amurrioko erasoagatik atxilotutako polizia ohia, epailearen aurrera eramateko zain
Argazkia: aiaraldea.eus

74 urteko polizia ohia bermerik gabe aske utzi du epaileak. Honenbestez, behin-behineko askatasuna erabaki du epaileak. Amurrioko (Araba) ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egitea leporatu diote. Gainera, epaileak armak modu ez-zilegian edukitzea egotzi dio, ETBk jakitera eman duenez.

Amurrioko bizilaguna epailearen esku jarri dute ostiral honetan, Ertzaintzak ostegunean atxilotu ondoren. Erregistratu barik zegoen arma aurkitzeko orduan, atxilotuak berak lagundu zituen ertzainak.

Iturri judizialen arabera, Azkarraga Isasi familiaren baserriaren aurkako tiroarekin zerikusia duen deliturik ez da aipatzen autoan.

Kautelazko neurri bat ezarri dio epaileak gizonari. Horrela, arma-baimena kendu dio polizia ohiari.

Etxean 30 bat arma labur eta luze gordetzen zituen Espainiako polizia ohiak, horietako asko oso egoera kaskarrean edo erabilgaitz.

Gainera, munizio anitza eta 20 artilleria jaurtigai baino gehiago zituen gizonak, baina dagoeneko ez ziren arriskutsuak ez “erabilgarriak”, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Ertzaintzak polizia ohiaren etxebizitza miatu eta materiala bertan topatu zuen ostegunean. Lehergailuak toki seguru batera eraman zituen Indargabetze Taldeak, bertan ikuskatzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X