Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroritakoen Monumenturako zazpi proposamen hautatu ditu Iruñeko Udalak

Kasuetako batek eraikina behera botatzea proposatzen du, eta besteek monumentuari beste esanahi bat ematea, erabilpen berriak emanda.
MONUMENTO A LOS CAIDOS PAMPLONA WIKIPEDIA
18:00 - 20:00
Eroritakoen Monumenturako zazpi proposamen hautatu ditu Iruñeko Udalak

Eroritakoen Monumentuaren ingururako nazioarteko ideien lehiaketan aukeratutako zazpi proposamenetan "sentsibilitate desberdinak" daude, Iruñeko Udalaren arabera. Kasuetako batek eraikina behera botatzea proposatzen du, eta beste seiek beste esanahi bat ematea, eraikina osorik edo parte bat mantenduta eta erabilpen berriak emanda.

Hautatutako proposamenak otsailaren 19an erakutsiko dituzte publikoki. Jasotako baliozko 48 proposamenen artean aukeratu dituzte. Joseba Asiron alkatearen hitzetan, "hiri honetan deitutako prozesu parte-hartzaileen artean jendetsuenetariko bat izan da, ez bada jendetsuena".

Zazpiak dira "espazio honetan nola jokatu behar den eta erabilpen posibleen gainean dauden sentsibilitate desberdinen irudikapen zehatzak dira", Asironen arabera. Epaimahaiak proposamenen kalitatea baloratu duela nabarmendu du alkateak, eta hori "berme bat eta poztasunerako arrazoi bat" da.

Batek eraikina erabat botatzea proposatzen du, oroimenaren espazio berri bat eraikitzeko, eta seik guztiz edo zati bat mantentzea nahi dute, erabilpen berri bat izan dezan: memoriaren, kulturaren edo Sanferminen inguruko museoak, kultur etxea, liburutegia edo Iruñeko Udalaren egoitza, espazioetako batean jolas-erabilpena baztertu gabe.

Hiru proposamen toki taldeenak dira. Guztiek aipatzen dute eraikina eta espazioa aldatzearen beharra, eta guztietan aldatzen da plaza eta desagertzen dira urmaelak eta eskailerak.

Vicente Taberna Urbanismo zuzendariak azaldu duenez, eraikinean esku hartzea, aktibitateen proposamena, inguruan esku hartzea eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarri izatea izan ditu kontuan epaimahaiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X