Guardia Zibilaren eta Poliziaren buruzagiek Esquadra Mossoak kritikatu dituzte
Sebastian Trapote Espainiako Poliziaren arduradun nagusia zen Katalunian, U-1ean. Auzitegi Gorenean lekuko gisa deklaratu du ostegun honetan. Erreferendumean, Esquadra Mossoen jokabidea ikusita, “B plana” martxan jarri behar izan zutela baieztatu du Trapotek. Horrela, mossoak ordezkatu zituzten.
Era berean, mossoek bozketa eragozteko agindu judiziala bete behar ez zutenaren “susmoa iraila erdialdera” hasi zela azpimarratu du Angel Gozalo Guardia Zibileko buruzagiak. Orduan Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak debekuarekin lotutako beste operazio batzuetan parte hartu zuten, teniente jeneralak zehaztu duenez.
Kataluniako Auzitegi Nagusiaren bozak eragotzi eta materiala atzemateko agindua betetzeko bi edo hiru mosso nahikoak izango zirela pentsatzea “utopia” bat zela esan du Trapotek, Estatuko Abokatutzak galdetuta.
“Dispositiboa egin zuten, baina segurtasun kolektiboa ziurtatzeko batez ere, horrelako dispositibo batekin eta baliabide kopuruarekin hautesleku batean esku hartzea ezinezkoa zen”, adierazi du, Javier Otrega Smith Vox herri-akusazioko abokatuaren galderari erantzunez.
Mossoen jarrera “pasiboa” salatu du Trapotek, “zentroak zabalik zeudelako eta bezperan aisialdirako erabili zituztelako, baita gaua bertan igaro ere”. Polizia-komisarioaren ahotan, “mossoen lana ez zen eraginkorra izan”.
Jordi Pina abokatuak –besteak beste, Jordi Sanchez ANCko buruzagiaren defentsa- lekukoari bideo bat erakusteko eskatu du, baina Manuel Marchena auzitegiko presidenteak ez du onartu. Hala ere, defentsak lasaitu nahi izan ditu Marchenak, fase dokumentalean auziko bideo guztiak ikusiko dituztela ziurtatuz.

Angel Gozalo Guardia Zibileko buruzagia U-1ean. Argazkia: EFE
Andreu Van Den Eyndek, besteak beste, Oriol Junqueras presidenteorde ohiaren abokatuak, U-1ean zauritu zituzten polizien kopuruaz galdetu dio Trapoteri. Lekukoaren arabera, 65 izan ziren, ia guztiak hauteslekuetan. Hala ere, baten bat furgonetan erorita zauritu baldin bazen, aktetan jasota egongo dela onartu du komisarioak, zauri bakoitza nola egin den bertan azaltzen delako.
Azkenik, Girona, Tarragona eta Lleidako hauteslekuetan egindako grabazio batzuk hizpide izan ditu Alex Sola Jordi Cuixart Omniumeko presidente ohiaren abokatuak. Poliziaren bideo horiek auzian onartu ez direla gogorarazi du. Bartzelonako 7. Instrukzio-epaitegiaren eskura daudela nabarmendu du Trapotek, polizien aurkako salaketak ikertzen ari delako.
Bestalde, Bartzelonako CUPen egoitzan egindako miaketengatik galdetu dio Solak Espainiako Poliziaren komisarioari. Alderdi politikoaren egoitzan kanpainaren inguruko propaganda zegoela uste zutela azaldu du poliziak, eta irteeran pertsonak paperak eta paketeak ibilgailu batean sartzen ikusi zituztela.
Egoitza miatzeko agindu judiziala eskatu zuten orduan, eta inguruan dispositibo bat martxan jarri zuten, baina agindua heltzen ez zela ikusita dispositiboa bertan behera utzi zuten, azaldu duenez.
Gozalok bi adibide aipatu ditu: Uniposten miaketa irailaren 19an, Mossoek “40 minutu” behar izan zituzten laguntza eskaerari erantzuna emateko, eta “are gehiago bertaratzeko”; eta Ekonomia Kontseilaritzaren “setioa” irailaren 20an, zona sokaz hesitu ez zutenean.
Teniente jeneralaren esanetan, bi gertakari horien ondotik, zerbait “huts egiten” ari zela ohartu ziren. Mossoen konpromisoari susmoa hartzeko orduan, “guztiak batzen zuen”, azpimarratu du.
U-1ean itxi zituzten 110 hauteslekuetatik 23tan mossoek indarra erabili zutela gogorarazi du Manel Castellvi Esquadra Mossoen Informazio arloko komisarioak.
Urriaren 1ean “indarkeria areagotu” zitekeela ohartarazi zieten Esquadra Mossoen buruzagiek Carles Puigdemont president ohiari, Oriol Junqueras presidenteorde ohiari eta Joaquim Forn Barne kontseilari ohiari. Generalitatetik “lasaitasun mezu” bat zabaltzen ari ziren, baina “errealitatea” hori ez zela kexu ziren mossoak, Castellvik azaldu duenez.
Mossoen Informazio buruzagiaren hitzetan, arriskuen azterketa egiteko orduan “guztiek” kale egin zuten. Zentzu horretan, Esquadra Mossoen, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren dispositiboa “nahikoa izan ez” zela onartu du.
U-1era arte CDRak erreferenduma txokolatada edo batzarrekin defendatzen zutela esan du Castellvik, ANC, CUP eta PAHko talde heterogeneoen parte-hartzearekin, baina ez du inolako indarkeriarik aipatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibone Bengoetxea: “Lege honen espiritua segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea da, exijentzia gehiago ezarri gabe”
Lehendakariordeak, EAJk eta EH Bilduk euskararen segurtasun juridikoa bermatzeko akordioaren balioa nabarmendu dute; PSEk, PPk, Sumarrek eta Voxek, berriz, lege-aldaketa zalantzan jarri dute.
Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskararen babesa indartzeko erreforma onartu du
Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aldaketak, EAJk bultzatua, hizkuntza eskakizunen segurtasun juridikoa indartu nahi du. Testua aurrera atera da EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, eta PSEk, Eusko Jaurlaritzako EAJren bazkideak, kontrako botoa eman du.
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak bota dizkiote elkarri Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta sozialistak erantzun dio Alderdi Popularraren sortzailea aita "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte izan zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu egin dituelakoan, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Enplegu Publikoaren Legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.