Erreferendumean herritarrek jarrera baketsua izan zutela adierazi du begirale batek
Bernhard von Grünberg Alemaniako parlamentari ohia Katalunian izan zen 2017ko urriaren batean begirale gisa eta gaur Auzitegi Gorenean deklaratu du lekuko moduan, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren baitan.
Erreferenduma ekiditeko Poliziak eta Guardia Zibilak erabilitako indarkeriaren aurrean herritarrek jarrera baketsua izan zutela azpimarratu du.
Espainiako Auzitegi Gorenak erreferenduma galarazi zuela bazekiela esan du, baina bozketa hura "gizarte zibilak" antolatu zuela erabat agerikoa zela erantsi du.
Egun hartan hainbat hauteslekutan izan zen. Poliziak "beldurrarazi eta mehatxu egin arren" herritarrek jarrera baketsuari eutsi ziotela azpimarratu du. "Herritarrengandik ez nuen inolako jarrera oldarkorrik edo indarkeria zantzurik ikusi; alderantziz, lasaitasunari eusteko gai izan ziren eta hori nabarmentzekoa da", azaldu du.
Hauteslekuetara Kataluniako Diplomazia Kontseiluaren ordezkari batek lagunduta joan zirela esan du, baina erakunde horrek erroldarik edo agindurik eman gabe, askatasun osoz ibili zirela zehaztu du.
Ramon Llull ikastetxean, poliziak hauteslekuan indarkeria erabilita sartu zirela kontatu du. Gomazko pilotakadak jaurti eta hainbat herritar zauritu zituztela esan du. Egun guztian zauritutako poliziarik ikusi ez zuela gaineratu du.
Bestalde, politikari sozialdemokratak argi utzi nahi izan du bidaia ez ziola Kataluniako Gobernuak ordaindu. "Nire bidaiak nik neuk ordaintzen ditut, nire independentzia bermatzeko", adierazi du.
Erreferenduma nola burutzen zen ikusteko joan zirela esan du, baina "hauteskunde-begiraleak" ez zirela zehaztu du, horiek izendatzea Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen eginkizuna delako. "Alderdikeriak baztertuz, Katalunian irekitako prozesuari buruzko interes politiko eta pertsonalagatik joan ginen”, azpimarratu du. "Gure eginkizuna ez zen bozketa ikuskatzea edo baliozkotzat jotzea", erantsi du.
Erreferenduma bertatik bertara jarraitzeaz gain, bidaia alderdi politikoetako ordezkariekin hitz egiteko baliatu zutela azaldu du. Ildo horretan, alderdi guztiekin izan zirela esan du, tartean PSC, PP eta Ciudadanosekin.
Horrez gain, Jordi Pujolen garaitik Generaliteko presidente guztiak ezagutu dituela kontatu du. Carles Puigdemonten kasuan esan du ez zela independentziaren aldekoa, elkarrizketa babesten zuela, baina ez zela hitz egiteko aukerarik izan. "Nire iritziz, elkarrizketarik ez izatea akats politikoa izan zen", adierazi du. Une horretan Manuel Marchena magistratuak arreta deitu dio, balorazio politikorik egin ez dezala eskatuz.
Kataluniako buruzagi independentisten aurka Europako beste epaitegi batzuetan irekitako auzietan esan duena errepikatu du: auzipetuek deliturik egin ez dutela eta arazo politikoak demokratikoki konpondu behar direla, eta ez prozesu judizialen bidez.
Bestalde, urriaren 1eko erreferenduma baino lehen Raül Romeva kontseilari kargugabetuarekin eta Carme Forcadellekin harremana izan zuela esan du. Parlamentuan Kataluniako etorkizunari buruzko eztabaida ahalbidetuta, Forcadellek Ganberako presidente gisa dagokion eginkizuna bete zuela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.