Eserleku bat jokoan Gipuzkoan, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen artean
Gipuzkoan egongo litzateke lehia handiena apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hamahirugarren EiTB Focus inkestak erakusten duenez.
Oraingo honetan, arabarren, bizkaitarren eta gipuzkoarren boto-asmoa aztertu du inkestak. Atzo argitaratutakoak, berriz, EAEko herritarren boto-asmoa erakusten zuen.
Apirilaren 16tik 17ra egindako galdeketaren arabera, Elkarrekin Podemos izango litzateke indar bozkatuena Araban, eta PPk EAEn lortuko lukeen eserleku bakarra lurralde horretan eskuratuko luke.
Bizkaiko datuei dagokienez, EAJ izango litzateke alderdi bozkatuena, eta Elkarrekin Podemos bigarren indarra.
Gipuzkoan, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren artean eserleku bat egongo litzateke jokoan, nahiz eta EAJk lortuko lukeen boto kopuru handiena, eta horrenbestez, lehenengo indar bozkatuena litzateke.
Eserlekuen estimazioa Araban
Elkarrekin Podemos izango litzateke Arabako alderdi bozkatuena. Guztira, eserleku bat eta botoen % 23 lortuko luke; hots, 2016ko hauteskundeetan baino 8 puntu gutxiago, baina aurreko EiTB Focus inkestan baino puntu 1 gehiago.
EAJk, PSE-EEk eta PPk ere eserleku bana lortuko lukete. Jeltzaleek, botoen % 20,9 lortuta, ia 5 puntu egingo lukete gora duela hiru urteko hauteskundeekin alderatuta, eta 0,6 puntu gehiago lortuko lituzkete EiTB Focusen martxoko inkestan baino. Sozialistek, aitzitik, botoen % 19,3 jasoko lukete: aurreko inkestan baino 0,8 puntu gutxiago, baina 2016ko hauteskundeetan baino 3,5 puntu gehiago. Azkenik, botoen % 16,7 lortuta, PPk gaur egun daukan eserleku bakarrari eutsiko lioke, aurreko hauteskundeetan baino ia 4 puntu gutxiago eta martxoko EiTB Focus inkestan baino 1,3 puntu gutxiagorekin.
EH Bilduk ez luke ordezkaritzarik lortuko.

Boto-asmoa Araban 2019ko hauteskunde orokorretarako (konparazioa martxoa eta apirila). Iturria: Gizaker eta EiTB

Eserlekuen estimazioa Araban 2019ko hauteskunde orokorretarako. Iturria: Gizaker eta EiTB
Eserlekuen estimazioa Bizkaian
EAJ izango litzateke indar bozkatuena Bizkaian, botoen % 32,3 eta 3 eserleku lortuta. Hortaz, ia lau puntuko igoera izango luke azken hauteskundeetatik eta 0,1 puntukoa EiTB Focusen aurreko inkestatik.
Elkarrekin Podemos bigarren indarra izatera pasatuko litzateke, botoen % 21,8 eta 2 eserleku lortuta. Hau da, 2016ko hauteskundeetan baino 7,3 puntu gutxiago izango lituzke, baina martxoko inkestan baino 1,5 puntu gehiago.
PSE-EEk ere bi eserleku lortuko lituzke, eta botoen % 18,1, alegia, orain dela hiru urteko hauteskundeetan baino 4,1 puntu gehiago. Aurreko inkestak, baina, botoen % 20,5 lortuko lukeela aurreikusi zuen.
Azkenik, EH Bilduk eserleku 1 eta botoen % 14,2 lortuko luke: EiTB Focusen azken inkestak aurreikusitakoa baino 1,1 puntu gehiago, eta 2016ko hauteskundeetan baino 3,2 puntu gehiago.

Boto-asmoa Bizkaian 2019ko hauteskunde orokorretarako (konparazioa martxoa eta apirila). Iturria: Gizaker eta EiTB

Eserlekuen estimazioa Bizkaian 2019ko hauteskunde orokorretarako. Iturria: Gizaker eta EiTB
Eserlekuen estimazioa Gipuzkoan
EAJ izango litzateke lehenengo indarra Gipuzkoan, 2 eserleku eta botoen % 26,7 lortuta. Horrenbestez, 3,3 puntuko igoera izango luke aurreko hauteskundeekin alderatuta, eta 0,9 puntu gehiago EiTB Focus inkestaren azken emaitzetan baino.
Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren artean, eserleku bat egongo litzateke jokoan. Horrek esan nahi du lehia dagoela Gipuzkoako bigarren eta hirugarren indar bozkatuenen artean. Portzentajeak aurreko EiTB Focusek emandakoen oso antzekoak badira ere, eta martxoko datuekin alderatuta bi koalizioek boto kopurua gehitzea lortuko luketen arren (0,3 puntu EH Bilduk eta 1,1 puntu Elkarrekin Podemosek), apirileko inkestaren arabera EH Bilduk eserleku bat galduko luke eta Elkarrekin Podemosen esku geratuko litzateke. 2016ko hauteskundeekin alderatuta, koalizio abertzaleak 2,9 puntu gehiago lortuko lituzke, eta Elkarrekin Podemosek 6,9 puntu gutxiago.
Laugarren indarra PSE-EE izango litzateke Gipuzkoan, eserleku 1 eta botoen % 16,7 lortuta: martxoko EiTB Focus inkestan baino 2,6 puntu gutxiago eta 2016ko hauteskundeetan baino 2,5 puntu gutxiago.

Boto-asmoa Gipuzkoan 2019ko hauteskunde orokorretarako (konparazioa martxoa eta apirila). Iturria: Gizaker eta EiTB

Eserlekuen estimazioa Gipuzkoan 2019ko hauteskunde orokorretarako. Iturria: Gizaker eta EiTB
Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Arabako 400, Bizkaiko 400 eta Gipuzkoako 400) parte hartu dute Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 27,4 euskaraz egin dira, eta gainerako % 72,6, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2019ko apirilaren 16tik 17ra bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
GOIDIa ikertzen duen epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Mazon
Horrez gainera, "bere borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da lehendakaria, ULMA enpresara egin duen bisitan. Onartu egin du hurrengo asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango, baina nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egin diezaioketela euskal enpresek.
PPk zer erabaki jakin arte, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren ondorioak arintzeko beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek adierazi du ez duela neurri sortaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, beherapen fiskalak ezartzea "prezioen igoerari aurre egiteko bidea" ez delakoan. Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.