Legealdi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Foru Gobernuak bi emakumezko diputatu berri izango ditu

Eider Mendoza (EAJ) eta Rafaela Romero (PSE) karguan estreinatuko dira. Imanol Lasa lehen diputatu nagusiorde izango da. Astelehenean hartuko dituzte karguak.
Rafaela Romero (PSE) eta Eider Mendoza (EAJ)
Rafaela Romero (PSE) eta Eider Mendoza (EAJ). Argazkia: EiTB / Gipuzkoako Foru Aldundia

Astelehen honetan abiatuko da Gipuzkoako Foru Aldundiko 2019-2023 legealdi berria, eta emakumezko diputatu berri bi estreinatuko dira karguan: Eider Mendoza (EAJ) eta Rafaela Romero (PSE). Imanol Lasa lehen diputatu nagusiorde izango da.

Markel Olano izendatu berria den Gipuzkoako diputatuak legealdi berriari hasiera emango dioten hiru dekretuak onartu ditu ostiral honetan: gaur egungo foru diputatuen kargugabetzea gauzatzeko dekretua, Aldundiaren departamentuak, eta horiei dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak finkatzen dituen dekretua; eta datozen lau urteetan diputatu izango direnen izendapenaren dekretua.

Hortaz, astelehen honetan Foru Gobernu berria eratzeko batzarra egingo da. Ekitaldi publiko eta ofizialean, kargua irudikatzen duen lepoko bereizgarria jasoko dute diputatuek. Ondoren, legealdiko lehen Diputatuen Kontseilua egingo da, eta Gobernu berriak ondorio guztiekin ekingo dio bere funtzionamenduari, EAJk eta PSE-EEk asteazkenean sinatutako akordio programatikoa garatzeko helburuarekin. Aldundiaren oinarrizko egitura dekretua onartzea izango da Kontseilu horren erabaki nagusietako bat.

Izendapenei dagokienez, Imanol Lasa (Zarautz, 1973) izango da Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua, eta lehen diputatu nagusiordea.

Denis Itxaso (Donostia, 1975) izango da bigarren diputatu nagusiordea, eta Kultura, Kooperazio, Gazteria eta Kirol departamentua kudeatzen jarraituko du.

Eider Mendoza (Azpeitia, 1974), aurreko legealdian Batzar Nagusietako presidente izandakoa, Foru Gobernu berrian sartu eta Gobernantza departamentua bere gain hartuko du.

Ainhoa Aizpuru (Gabiria, 1970), berriz, Proiektu Estrategikoetako diputatua izango da datozen lau urteetan.

Rafaela Romero (Badajoz, 1972) izango da hurrengo Foru Gobernuaren beste aurpegi berrietako bat, Marisol Garmendiaren lekukoa hartuta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.

Ogasuneko eta Finantzetako departamentuko arduradun nagusia izaten jarraituko du Jabier Larrañagak (Azpeitia, 1972).

Aintzane Oiarbidek (Errenteria, 1964), berriz, Bide Azpiegituretako departamentuaren kudeaketa hartuko du bere gain hastera doan legealdian ere.

Gizarte Politikako departamentuan Maite Peñak (Donostia, 1975) errepikatuko du buru gisa.

Jose Ignacio Asensiok (Tolosa, 1966), azkenik, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren gidaritza hartuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X