EAk hauteskunde primarioak eten ditu behin-behinean, afiliazio datuak aztertu arte
Eusko Alkartasunak (EA) idazkari nagusia hautatzeko barne hauteskunde prozesua bertan behera utzi du, behin-behinean, afiliatuen datu baseari lotutako helegiteak eta alegazioak aztertu arte.
Atzo, asteartea, Berme Batzordeak, alderdiko hauteskunde batzordeak eta Joseba Gezuraga EAko jarduneko idazkari nagusiak bilera egin zuten zer egin erabakitzeko. Aurrez Berme Batzordeak kautela neurri gisa hauteskunde primarioen prozesua bertan behera uztea eskatu zuen, behintzat Datuen Babeserako Espainiako Agentziari eskatutako txostenaren edukia ezagutu arte. Zuzendaritzako hainbat kidek afiliatuen datu basera sarbidea eskatu dute.
Atzoko bileran, behin-behinean prozesua bertan behera uztea erabaki zuten, "helegiteak eta alegazioak aztertu" arte. Dena den, datozen egunetan prozesua nolakoa izango den argitzea espero dute.
Eusko Alkartasuneko iturriek ziurtatu dutenez, prozesua lehenbailehen bizkortzea da helburua. Aurreikuspenak betetzen badira, hilabete amaierarako hautagaitzak prest izango dira eta irailean primario prozesua bere horretan hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"